loading

¡Sigue adelante!

Musicofilia

¡Sigue adelante!

"Musicofilia" -ren hemezortzigarren atal honetan, oso mezu argia dugu: Segi aurrera! Gonbit bat, erroilu gaiztoak atzean uzteko, merezi ez duenari buelta gehiago ez emateko eta aurrera begiratzeko. Ibiltzen jarraitzeko modua bilatu behar delako beti. Eta horretarako, musika baino konpainia hoberik. Irribarrea eragiten diguten gaiak entzungo ditugu, oilo-larrua jartzen digutenak, dantzara gonbidatzen gaituztenak edo, besterik gabe, ondo sentiarazten gaituztenak. Besteak beste, honako artista eta talde hauen abestiak entzungo dira: The Molotovs, El Combo Batanga, The Allnighters, Jason Joshua, Percy & Penderhugues, Myron & E, Voilaaa, Joao Selva, Meshell Ndegeocello, Cat Power, Marina P, The Jam, Curtis Mayfield eta beste asko.