loading

1. ''Così fan Tutte": Misoginia arte bihurtuta

Opera prima ABAO (eus)

1. ''Così fan Tutte": Misoginia arte bihurtuta

Enrique Bert opera adituak, ABAO Bilbao opera elkartearen egitarauan aurkeztutako Mozarten "Così fan tutte" opera ospetsuari buruzko azalpenak eman dizkigu "Opera prima ABAO" podcastaren aurreneko atalean, bere istorioaren nondik norakoak xehetuz eta musika-pasarte esanguratsuenak eskainiz. Gaur egungo pentsamolde berdinzaletik oso arrotza egiten zaigun arren, zoritxarrez operaren ibilbide klasikoan oso presente egon den gaia da kasu honetan ardatza: misoginia. Izan ere, opera honetan, gizonezko pertsonaiek haien emakumezko bikotekideen fideltasunaren apustua egiten dute, "cosi fan tutte" edo "horrela egiten dute (emakume) guztiek" mespretxuzko esaldia erabiliz. Mezu misogino eta atzerakoi hau gaindituz, nolanahi ere, Enrique Bertek Mozarten opera honen edertasuna topatzen lagunduko digu.