2. "Tosca", amodioaren eta politikaren uztarketa
Enrique Bert opera adituak, Bilboko ABAO opera egitarauan aurkeztutako Giacomo Pucciniren "Tosca" opera ezagunari buruzko azalpenak eman dizkigu "Opera prima ABAO"ren bigarren atalean.
"Tosca", zalantzarik gabe, operazaleek gehien maite duten obretako bat da. Hori bitxi samarra izan daiteke, kontuan hartzen badugu kontatzen den istorioa nahiko gordina dela: kartzela eta ideia politikoen ondorioz jasandako tortura eta heriotza, bereziki. Izan ere, "Tosca" maitasun istorioa da, bai, baina askatasunaren alde borrokan, boterearen zaindari gotorren aurrean topo egin dutenen istorioa ere bada. Nolabait ere, musika ezin ederragoaren bitartez, politika eta maitasuna batzen dituen opera.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
6. Opera eta amodioa
Ez dago denboraldia ixteko modu hoberik, hurrengo denboraldia aurkeztuta baino. Eta horixe da operan aditua den Enrique Bertek seigarren atal honetan proposatuko diguna. ABAO Bilbao Operak, 2023/2024 denboraldirako operaren munduan oso ezagunak diren bost obra hautatu ditu, eta guztiak maitasunaren lokarriarekin lotu genitzake. Obra hauek zeintzuk izango diren jakin nahi baduzu, entzun "Opera prima ABAO" podcastaren seigarren eta azken atala.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
5. ''Il Trovatore": Istorio txarrak ez dezala musika ona zapuztu
Musika onak argumentuaren edozein aldrebeskeria zuritzen du. Eta "Opera prima ABAO"ren kapitulu honetan Enrique Bertek horren adibide on bat erakutsiko digu, "Il trovatore" (Trobalaria) operarekin, "Rigoletto" eta "La Traviatta"rekin batera Giuseppe Verdiren opera trilogia ezaguna osatzen duen obra.
"Il Trovatore"ren istorioak maitasuna, mendekua, zeloak eta suntsipena uztartzen ditu.
4. ''Anna Bolena": Bi bizitza paralelo'
Operan aditua den Enrique Bertek Gaetano Donizettiren "Anna Bolena" operari heldu dio "Opera prima ABAO"ren atal honetan, ABAO Bilbao Operaren 2022-23rako egitarauan aurkeztutako lana.
Obra benetan ederra baina, hala ere, erdi ahaztuta zegoena, harik eta 1957an arte honen historiako izarrik handienetako batek, María Callasek, ahanzturatik erreskatatu zuen arte, Luchino Viscontik Milango Scalan zuzendutako funtzio historiko batean. Horrela, Maria Callas eta Anna Bolenaren izenak estuki lotuta geratu ziren betiko.
Anna Bolena eta Maria Callas, bakoitza bere garaian bizitza bikaina izan zuten bi emakume dira. Biak ala biak, infernuetara jaitsi ondoren modu tragikoan amaitu zutenak.
"Opera Prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
3. ''I puritani": Nota bat baina gehiago
Enrique Bert opera adituak, 2022-23rako ABAO Bilbao operaren egitarauaren lehen emankizuna izan zen Vincenzo Belliniren "I Puritani" obraren inguruan arituko da oraingo honetan.
Obra honek, funtsezko bi elementu ditu: alde batetik, istorio erromantikoaren konbentzionaltasuna; eta, bestetik, nota bakar baten kondaira. Konbinatzen baditugu, historia tradizional bat dugu, zeina modu, agian bidegabean, operaren azken uneetan tenorrak jorratu behar duen notetako batek baldintzatuta aurkitzen den: Fa gainaltu bat, ia inoren eskura ez dagoena eta, hala ere, guztiek ezinegon eta ikusminez espero dutena. Iritsiko al da nota horretaraino, bai ala ez? Hor dago koska.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
1. ''Così fan Tutte": Misoginia arte bihurtuta
Enrique Bert opera adituak, ABAO Bilbao opera elkartearen egitarauan aurkeztutako Mozarten "Così fan tutte" opera ospetsuari buruzko azalpenak eman dizkigu "Opera prima ABAO" podcastaren aurreneko atalean, bere istorioaren nondik norakoak xehetuz eta musika-pasarte esanguratsuenak eskainiz.
Gaur egungo pentsamolde berdinzaletik oso arrotza egiten zaigun arren, zoritxarrez operaren ibilbide klasikoan oso presente egon den gaia da kasu honetan ardatza: misoginia. Izan ere, opera honetan, gizonezko pertsonaiek haien emakumezko bikotekideen fideltasunaren apustua egiten dute, "cosi fan tutte" edo "horrela egiten dute (emakume) guztiek" mespretxuzko esaldia erabiliz. Mezu misogino eta atzerakoi hau gaindituz, nolanahi ere, Enrique Bertek Mozarten opera honen edertasuna topatzen lagunduko digu.
6. Opera eta amodioa
5. ''Il Trovatore": Istorio txarrak ez dezala musika ona zapuztu
4. ''Anna Bolena": Bi bizitza paralelo'
3. ''I puritani": Nota bat baina gehiago
1. ''Così fan Tutte": Misoginia arte bihurtuta
Iradokizunak
Kantauri soinu-banda
Xabier Mina Ederrak eta Isaías Cruz Irujok 2025ean zuzendutako “Kantauri” dokumentalaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek, berariaz, filmerako egindako musika da eta IFMCA, Nazioarteko Film Musika kritikarien elkartearen sari garrantzitsuetarako izendapena jaso du 2025ko soinu-banda onenaren alorrean.
Planetaren egungo egoera jasotzen du dokumentalak gizartearen kontzientzia pizteko helburuz. Kontserbazioa balioztatzen jakiteko, ezagutza behar da. “Kantauri”, Kantauriko itsas hondoaren aberastasuna erakusten du, izaki bizidunak eta hauen ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak.
Chill Mafia: Agur eta ohore
Arrotxapean sortutako Chill Mafia taldeak 2025eko martxoaren 28an esan zuen agur Barakaldoko BECen eskainitako azken kontzertuaren ondotik. Bost urteko ibilbideari amaiera jartzea erabaki zuen trap doinuetan murgilduta 70 kontzertu eskaini ondoren.
Iruñerriko taldea 2021 urte hasieran egin zen ezagun, autotunearen laguntzaz “Gazte arruntaren koplak” argitara eman zituenean Xabier Leteren kopla ezagunak gaurkotuz.
Beñat Rodrigo, “Kiliki Frexko”, Julen Goldarazena “Flakofonki”, Sara Losúa “Sara Goxua”, Martin Cervantes “Tuli Pump”, Irene Cervantes “Iren3nes”, Alessandro Martins “Suneo” eta Beñat Abarzuza “Ben Yart” izan ditu kideak eta kide gehienek beste musika proiektu batzuetan parte hartzen dute.
Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play-lista:
La del perro.
Puta Ripagaña.
Txintxo.
Marmitako x Punki Reggae parti.
La gaztea.
Tabako.
Hay Babylon ( Arepas-ek lagunduta).
Congelador.
XK me habre metido tanto spiz.
Ceros.
Basakabi (Miruak lagunduta).
Animal crossing.
Hemengatxik (Bengo-k lagunduta).
Zure kebapa.
Coche bomba ( Rodo VX-ek lagunduta).
Hombre clavo (Nerve Agent-ek lagunduta).
Atzerrian.
Adios, ene esposa (Olaia Inziarte eta Amets Arangurenek lagunduta).
Kolakao.
Barkhatu (Hofe eta Remzelak).
Barriobajero.
Hutsa bezain hotza (Toc eta Juanjo Berasainek lagunduta).
Gazte arruntaren koplak.
Agur Xiberua.
Doraimon.
Bedeinkatua.
D1CK P1C (Euskoprincess-ek lagunduta).
El moto y la mota (Euskoprincess-ek lagunduta).
Fusilaren ahotsa (La Txamak lagunduta).
Musa 13 (La Txamak lagunduta).
Gremlin (Hofe eta Nueve desconocidos-ek lagunduta).
2 esku 2 laban (Hofe-k lagunduta).
El Xokas.
Speederman.
Mus corrido.
Idolo caido.
Mañaneo.
No se k me pasa.
Merezi ote.
Yosemite.
31014.
Ay k emocion.
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako bideopodcasta.
Gaua soinu-banda
XVII. mendean, Euskal Herriko mendietan eta sorgin ehizan, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta gauaren erdian alde egiten du baserritik. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, ibaiaren ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean.



