loading

Carole King (II) , hain indartsua, hain gertukoa eta freskoa

Pasaiak

Carole King (II) , hain indartsua, hain gertukoa eta freskoa

Carole Kingen ibilbidea aztertzen jarraituko dugu Estatu Batuetako musikari erraldoi honi eskainitako bigarren atalean. Musikariari eskainitako lehen atalean esan bezala, kanta asko eta oso sonatuak egin dituen konpositorea da. "Tapestry" diskoarekin jo zuen goia 1971an. Mugarria izan zen konpositoreak bere musika interpretatzea. Kantuan hasi zenean azaleratu zen haren indarra eta bere musikaren gertutasuna eta aire freskoa. "Pasaiak" podcastaren atal honetan, bere hiru abesti mitikoenak entzungo dituzu Irantzu Karreraren azalpenekin: "You Make me Feel Like a Natural Woman", "Will You Love me Tomorrow" eta "You've Got a Friend". "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.