Dinah Washington, Blues musikaren erregina
Dinah Washington (1924 –1963) abeslari eta pianista estatubatuarra izan zen. Gospel, blues, jazz, rithm and blues nahiz pop musikan nabarmendu zenez, AEBko musikaren historian izan den abeslari moldakorrenetako bat izan zen.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Toots & The Maytals, Reggae musikaren arima
"Reggae Got Soul" izan zen The Maytals taldearen hit bat, eta Toots Hibbert abeslariak inork baino hobeto frogatu zuen. Pioneroa izan zen.
2020an zendu zen COVIDaren ondorioz talde asko inspiratu eta belaunaldi askori eragin ondoren, eta bere ondarea aztertu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Carole King (II) , hain indartsua, hain gertukoa eta freskoa
Carole Kingen ibilbidea aztertzen jarraituko dugu Estatu Batuetako musikari erraldoi honi eskainitako bigarren atalean.
Musikariari eskainitako lehen atalean esan bezala, kanta asko eta oso sonatuak egin dituen konpositorea da. "Tapestry" diskoarekin jo zuen goia 1971an. Mugarria izan zen konpositoreak bere musika interpretatzea. Kantuan hasi zenean azaleratu zen haren indarra eta bere musikaren gertutasuna eta aire freskoa.
"Pasaiak" podcastaren atal honetan, bere hiru abesti mitikoenak entzungo dituzu Irantzu Karreraren azalpenekin: "You Make me Feel Like a Natural Woman", "Will You Love me Tomorrow" eta "You've Got a Friend".
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Who, zuzeneko talderik onena
The Who talde ingelesa 1964an sortu zen Londresen. Roger Daltrey abeslari nagusiak, Pete Townshend gitarristak, John Entwistle bajistak gehi Keith Moon bateria-jotzaileak osatu zuten eta rockaren historian inoiz izan den talde garrantzitsuenetakoa da.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Carole King (I) , Pop musikaren kristalezko sabaia hautsi zuen
Kristalezko horma musikaren munduan hausten aitzinzdarietakoa izan zen Carole King konpositore, pianojole eta abeslari estatubatuarra. Bere ibilbidean zehar idatzi zituen abestietatik ehun, arrakasta zerrendetan sartu dira.
"Pasaiak" podcastaren atal honetan bere ibilbide oparoa bildu du Irantzu Karrerak.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Ramones, 50 urte lehen kontzertua eman zutenetik
1974ko martxoaren 30ean, punk talde historikoa lagunen aurrean aurkeztu zen Manhattango Performance Studioetan. "Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu digu Irantzu Karrerak The Ramonesen ibilbidea.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
“Waterloo”-k 50 urte bete ditu distirarik galdu gabe
1974eko apirilaren 6an, Eurovisionen, Suedia musikaren mapan ezarri zuen ABBAk "Waterloo"ren garaipenari esker.
"Pasaiak" podcastaren atal honetan Suediako talderik garrantzitsuenaren urte luzeko ibilbideaz ari da Irantzu Karrera.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Supremes: Arrakasta masiboa izan zuen lehen talde afroamerikarra
Estatu Batuetako musika popularraren zerrendetan arrakasta handiena izan duen emakume-taldea izan zen The Supremes eta historia egin zuten ez bakarrik musikarekin baita zuten estiloa eta janzkerari esker ere.
Irantzu Karrerak emango dizu haien berri, "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Britpop, 30 urte
90eko hamarkada erdialdean Britainia Handitik zetozen banda batzuk pop mundua hankaz gora jarri zuten. Blur, Oasis edo Pulp moduko talde ezagunek Iparrameriketako 'grunge' eszenaren aurka laburra bezain interesgarria izan zen 'British' mugimendu bat sortu zuten.
Irantzu Karrerak abestirik esanguratsuenak bildu ditu "Pasaiak" podkastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Edith Piaf: Bizitza ez denean arrosa kolorekoa
"Kantatuko ez banu, nere buruaz beste egingo nuke" esan zuen behin XX. mendeko abeslari frantses famatuenak. "La Vie en Rose" abestiaren egileak ez zuen zorte handirik izan arlo pertsonalean eta musikan bilatu zuen babeslekua. Bere abestiak dozenaka telesail eta filmetan erabili dira, eta egunero entzuten dira, modu batera edo bestera.
"Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu dizkizu esanguratsuenak Irantzu Karrerak.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Wes Anderson (II), inoiz huts egiten ez duen soinu banda
Zinegile estatubatuarraren katalogoan arakatzen jarraituko dugu eta bere gustu musikalek ez dutela mugarik baieztatuko dugu berriro. Izan ere, Wes Andersonen zinemari eskainitako "Pasaiak" podcastaren bigarren atal honetan, flamenkoa zein India, Brasil edota Japoniaraino eramango gaituzten doinuak ditugu. Errusia eta Alpeetako folklorea nagusitzen dira bestalde, bere pelikularik sonatuena den "The Grand Budapest Hotel" filmaren soinu bandan. Irantzu Karrerak azalduko dizu.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Wes Anderson (I), filmetan musika txertatzen maisua den zinegilea
Wes Anderson (Houston, 1969). Zinemazaleek bere filmetan ager daitezken lekuak bilatzen dituzte munduan zehar.
Estetika berezi eta ikusgarria sortu du eta bere filmografian ez da ezer halabeharrez gertatzen. Wes Anderson zine zuzendari estatubatuarraren gustu musikalak aztertuko ditu Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan eta hurrengoan. The Rolling Stonesetik The Clashera, The Kinksetik Francoise Hardyra.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Sinead O'Connor gogoratuz
2023an itzalitako ahots miresgarrietako bat gogorazi nahi izan digu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
Sinead O'Connor (Dublin 1966-Londres 2023). Bere aingeru ahotsa, "skin" itxura eta bizitzako une eztabaidagarriekin Irlandako musikaririk eta ekintzailerik ezagunenetakoa.
Izan zen alien zoragarri hura bezala gogoratuko dugu beti, ausarta, borrokalaria eta hauskorra.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The kinks, sei hamarkada dagoeneko
1964an Londresen sortu zen, eta sei hamarkada baditu dagoeneko "Pasaiak" podcasataren atal hau eskaini diogun taldeak. The Kinksen hasierako abestiak Heavy Metala eta Rock Gogorraren aitzindari jotzen dira, batez ere "You Really Got Me", "All Day and All of the Night". Edonola ere, banda britainiarrik erangikorrenen artean finkatzeko bidean, nola doinu leunagoak sartzen joan ziren entzungo dugu.
Eta, ezinbestean gogoratuko dugu inoiz idatzi den balada triste ederrenetako bat, "Days".
Ray eta Dave Davies anaien banda aztertu du Irantzu Karrerak atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Beatles, Now and Then
"Pasaiak" podcastaren atal berri honetan, The Beatlesen "Now and Then", azken azken "miraria", ezagutzera eman digu Irantzu Karrerak.
Gainera, kantaz kanta aztertu du haien diskorik onena: "Revolver", musikari askoren oheburuko diskoa da eta inoiz egin den lanik erangikorrena askoren iritziz.
Lehen bezala orain, The Beatles euren abestiekin, gure bizitzaren zati direla erakutsiko digu.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Bee Gees: Larunbat gaueko disko musikatik haratago
Disko-musikaren erregeak izan ziren eta historiako talderik onenetakoa, besteak beste euren falsete ospetsuari esker.
"Massachusetts", "Words" edota "To Love Somebody", munduari bira eman zioten balada zerutiarrak ere idatzi zituzten eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogoratu digu Irantzu Karrerak Gibb anaien ibilbidea.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Irlandako rockaren pioneroak
Irlandako bizitzan, musikak pisu handia dauka, oso garrantzitsua da bertako kulturan eta 1998an, Ipar Irlandako Bake Akordioaren garaian kontzertu historikoa bultzatu eta gidatu zuen U2 taldeko Bonok.
Data haren hogeitabostgarren urteurrenaren aitzakian, U2ren historia eta rockaren erreferente izan diren Irlandako beste talde eta bakarlari zenbaiti tarte egin die Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan. Van Morrison Them taldearekin, haserako Sinead O'Connor edota The Undertones, besteak beste.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Nick Lowe: Famarik gabeko ospea
Nick Lowe Erresuma batuan jaio zen aurreko mendearen erdialdean (Walton-on-Thames, 1949). Pop abestietako riff gogoangarriak eta koru itsaskorrak ez dira erraz sortzen eta horretan ez dago inor Nick Lowe baino hoberik. Berdin du onenaren zerrendetan agertzen ez bada edo eta Grammy-rik irabazten ez badu.
Britainia Handiko musika-industrian 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera nabarmendu den pertsonaia da. Abeslari, musikari, musikagile eta ekoizle ingelesa.
Bere abestirik ezagunenak, "Cruel to Be Kind" bere hit sonatuena eta Elvis Costellok famatu egin zuen "What's So Funny 'Bout Peace, Love, and Understanding"
Ekoizle modura 70eko hamarkadaren bukaerako "new wave" eta punkean eragin nabarmena izan zuen Lowek. Musika Britainarraren egilerik alai eta disdiratsuenetakoa da.
Bere ibilbidearen onena bildu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Johnny Cash: Beltzezko gizona
Presidenteen nahiz presoen aurrean abestu zuen Johnny Cashek (Arkansas, 1932-2003) eta hainbat musikari ezagunek baino "hit" gehiago izan zituen. Bob Dylanen mailako artistengan eta hurrengo country, folk eta rock belaunaldietan izan zuen eragina; batzuek Gangsta raparen aurrekari ere jotzen dute.
Estilo propioa zuen Cashek, konparaezina eta sailkaezina. "Pasaiak" podcastaren atala hasteko zergatik beti beltzez jazten zen azalduko digu Irantzu Karrerak.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Emmylou Harris: ''Mundua handiagoa eta txikiagoa, baliotsuagoa eta ederragoa da bere abestiei esker''
Emmylou Harris (Alabama, AEB, 1947). Willie Nelsonek behin esandakoa gogoratuz, asko gara Emmylou Harris abeslariarekin maitemindurikoak. "Besteek ez dute ezagutzen" gaineratu zuen countryman ospetsuak.
Gutxik esan dezakete Gram Parsons, Bob Dylan eta Neil Youngekin grabatu izan dutela, eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan artista eredugarri honen ibilbidea bildu digu Irantzu Karrerak.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
1982: Pop musikaren aro berria (II)
1982. urtea "aldaketaren" urtea izan zen musikari dagokionean ere.
Euskarri bat aurkeztu zen, CDa; joera berriak indartu ziren, tecnoa; eta gure testuinguruan hedabide berriak sortu ziren, hau da, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista.
Irantzu Karrerak playlista osatzen jarraitu du eta "Pasaiak" podcastean bildu du urte hartako onena. Ez galdu!
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Proclaimers: Eskoziako biki aldarrikatzaileak
The Proclaimers anaiek Eskoziako hari finez jositako folk, rock eta country doinu borobilak dituzte. Mundu osoan ezagutzen diren himno zuzenak. Politikoak batzuk, aski ezaguna baita euren indepentziaren aldeko jarrera.
Charlie eta Craig Reid, Edinburgon jaio ziren (Leith, 1962), bikiak dira eta antzematen da lortzen duten konplizitatean. "Letter from America", "I'm On My Way" eta "I'm Gonna Be - 500 Miles" abestiek egin dituzte ezagun. Irantzu Karrerak murgilduko gaitu beren abestietan "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Etta James: Mick Jagger, Beyonce eta Adelen inspirazio
Etta Jamesek (Kalifornia, 1938-2012), soul eta blues kantari bikaina izateaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuen. Etta James gehien mirestu izan duten musikarien artean, Janis Joplin edota Beyonce azpimarra daitezke eta musikaren munduan egin zituen bost hamarkadetan "At Last"en moduko abesti errepikaezinak utzi zituen.
Irantzu Karrerak laburbildu digu "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Supertramp: Arlote “super-milioidunak”
Holandar aberats baten laguntzari esker abiatu zen 70eko eta 80ko hamarkadetako talderik ikonikoenetakoa. Ia gauetik goizera milioika disko saltzen hasi ziren eta "Breakfast in America' izan zen 1979an mundu osoan gehien saldu zuen diskoa.
Supertrampen diskografia errepasatu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan: "Dreamer", "Give a Little Bit", "The Logical Song" edota "It's Raining Again" moduko betiko hit ospetsuen ondoan, urrea balio duten abesti ezezagunagoak topatuko dituzu, "Surely" edota "Land Ho", adibidez.
Ez galdu!
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Joni Mitchell: Bere belaunaldiko emakumezko artistarik itzal handienekoa
Joni Mitchellek (Alberta, 1943) mota guztietako talde eta abeslariengan izan du eragina: Prince, Diana Krall, Morissey, Madonna, Sheryl Crow edota George Michael, horien artean. Bi hamarkada luze eszenatokietatik kanpo egon ondoren, itzuli egin zen ustekabean, 2022ko udan. Aurrez, musika plataforma erraldoi batetik kendu egin zituen bere abestiak Neil Youngek hasitako matxinadarekin bat eginez.
"Both sides now", "Big yellow taxi", "A case of you"... XX. mendeko musikaren historia zati bat diten kanta guzti horiek bildu ditu Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Joan Manuel Serrat: ''Emozioen alkimista''
Bere abestiekin zauriak sendatzen dituela dio Joaquín Sabinak, "Mi Primo el Nano" abestiaren letran eta egia da "Mediterraneo", "Paraules d'amor", "Cantares" edota "Canco de Matinada" katalanez nahiz gazteleraz idatzi diren abestirik onenen artean daudela. Eta bestalde, bere bizitza zein obraren atzera begirako honetan ez dugu ahaztuko, Tolosaldean ibili zela praktikak euskal enpresa batean egiten eta euskaraz kantatzen entzungo dugu "Edurne" abestian.
Irantzu Karrerak gogora ekarriko du guzti hori "Pasaiak" podkastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Charles Aznavour: Kultura Frantzesaren izar armeniarra
Charles Aznavour kultura frantsesak eman duen abeslari, aktore eta konposatzaile handienetakoa izan zen. Mundu osoan sakabanatuta zeuden armeniarren ahotsa izan zen. "Ezin dira banatu", esaten zuen, "kafea eta esnea bezala"
Berari eskaini diogu, "Pasaiak" podcastaren atal hau.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
1982: Pop musikaren aro berria (I)
1982. urtea, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista abian jarri ziren urtea, borobila izan zen arrazoi askorengatik; esperimentazio eta estilo-nahasketa garaia izan zen, eta Depeche Mode, The Clash, Michael Jackson, Supertramp, Yazoo eta Oskorri nahiz Itoiz moduko talde eta bakarlarien abestirik sonatuenena ere bai. "Thriller", "Should I stay or Should I Go", "Euskal Herrian Euskaraz", "Only You", "Marilyn" eta abar 1982an argitaratu ziren!
Pop musikaren historian urterik aberatsenetakoa izan zenaren soinu banda bildu du Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Mamas and the Papas, hippie mugimenduaren soinu banda
The Mamas and The Papas 60ko hamarkada ondoen irudikatzen duen taldeetako bat da, zalantzarik gabe. Hippy talde ezagunenentarikoa izan zen. Gizonak eta emakumeak elkarrekin abesten zuten lehen talde ospetsuetako bat. Eta polemikoenetako bat ere bai, nahiz eta itxura lasaia eman "California Dreamin" edota "Monday Monday" moduko kantu delikatuekin.
Irantzu Karrerak zerrendetako goienera iritsi zen laukote honen historia azaldu digu "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Pavarotti: Do akutuen erregea
Luciano Pavarotti gure garaiko opera abeslari handienetarikoa izan zen eta askoren ustez baita XX garren mendeko pertsona publiko garrantzitsuenetarikoa ere. Oso operazaleak zirenak eta ez zirenak ere maitemindu zituen bere ahots harrigarriarekin.
2007ko irailaren 6an zendu zen antzoki zein plazarik ospetsuenetan abestu zuen Modenako tenor erraldoia, eta bere ibilbidean atzera egin du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Toots & The Maytals, Reggae musikaren arima
Carole King (II) , hain indartsua, hain gertukoa eta freskoa
The Who, zuzeneko talderik onena
Carole King (I) , Pop musikaren kristalezko sabaia hautsi zuen
Ramones, 50 urte lehen kontzertua eman zutenetik
“Waterloo”-k 50 urte bete ditu distirarik galdu gabe
The Supremes: Arrakasta masiboa izan zuen lehen talde afroamerikarra
Britpop, 30 urte
Edith Piaf: Bizitza ez denean arrosa kolorekoa
Wes Anderson (II), inoiz huts egiten ez duen soinu banda
Wes Anderson (I), filmetan musika txertatzen maisua den zinegilea
Sinead O'Connor gogoratuz
The kinks, sei hamarkada dagoeneko
The Beatles, Now and Then
The Bee Gees: Larunbat gaueko disko musikatik haratago
Irlandako rockaren pioneroak
Nick Lowe: Famarik gabeko ospea
Johnny Cash: Beltzezko gizona
Emmylou Harris: ''Mundua handiagoa eta txikiagoa, baliotsuagoa eta ederragoa da bere abestiei esker''
1982: Pop musikaren aro berria (II)
The Proclaimers: Eskoziako biki aldarrikatzaileak
Etta James: Mick Jagger, Beyonce eta Adelen inspirazio
Gram Parsons: Country musika modernizatu zuen gizona
Supertramp: Arlote “super-milioidunak”
Joni Mitchell: Bere belaunaldiko emakumezko artistarik itzal handienekoa
Joan Manuel Serrat: ''Emozioen alkimista''
Charles Aznavour: Kultura Frantzesaren izar armeniarra
1982: Pop musikaren aro berria (I)
The Mamas and the Papas, hippie mugimenduaren soinu banda
Pavarotti: Do akutuen erregea
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean



