loading

Wes Anderson (II), inoiz huts egiten ez duen soinu banda

Pasaiak

Wes Anderson (II), inoiz huts egiten ez duen soinu banda

Zinegile estatubatuarraren katalogoan arakatzen jarraituko dugu eta bere gustu musikalek ez dutela mugarik baieztatuko dugu berriro. Izan ere, Wes Andersonen zinemari eskainitako "Pasaiak" podcastaren bigarren atal honetan, flamenkoa zein India, Brasil edota Japoniaraino eramango gaituzten doinuak ditugu. Errusia eta Alpeetako folklorea nagusitzen dira bestalde, bere pelikularik sonatuena den "The Grand Budapest Hotel" filmaren soinu bandan. Irantzu Karrerak azalduko dizu. "Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.