loading

Entrevista a Unai Laso y Jon Ander Albisu

Radio Euskadi deportes

Entrevista a Unai Laso y Jon Ander Albisu

Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk fase erregularreko bikoterik sendoena osatu dute binakako txapelketan. Hala ere, egia da finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian finalera sailkatzea lortu zutela aurkako 17-21eko emaitza iraulita. Modalitate honetako hirugarren finala izango da bi pilotarientzat; oraindik ez dute txapelik irabazi binaka. Finala elkarrekin jokatzeko ilusio handia dute eta hala jakinarazi digute Ataunen beraiekin izan dugun solasaldian.