Irene Murua: "Vamos convencidas de que podemos competir y, por qué no, ganar
IDK Euskotren dagoeneko Tarragonan da, bihartik aurrera Erreginaren Kopa jokatzeko. Donostiarrek Zaragoza, aurkari gogorra izango dute aurrean lehen kanporaketan. Azu Muguruzaren jokalariak ez daude faboritoen artean, baina ezustekoa emateko asmoz joan dira. Irene Murua jokalariak kontzentrazio hoteletik hitzordu honen atarian nola dauden kontatu digu.
Miren Lazkano: "No es nada fácil estar detrás tantos años, pero al final, creyendo en ello, ha llegado el buen momento."
Miren Lazkanok mugarri garrantzitsua lortu du bere ibilbidean, uztailaren 20tik 25era Oklahoman jokatutako Munduko Txapelketan, Kayak Cross proban brontzezko domina eskuratuta. Elkarrizketa honetan, donostiarrak bere ibilbideari errepasoa egiten dio, lortutako podiumaren atzean dagoen esfortzuaz hausnartzen du eta nazioarteko arrakasta honen osteko ikuspegiak partekatzen ditu.
Imanol Ansa y Aritz Zubiri: "Hemos hecho un campeonato espectacular y merecíamos cerrar de una buena forma"
Erremontariren seigarren eta azken edizioaren baitan, txapeldun atera diren Imanol Ansa eta Aritz Zubiri gurekin izan dira, txapelketaren historiari amaiera borobila eman dion finala aztertzeko. Duela gutxi bizitako norgehiagokako une erabakigarriak gogoratu ditugu, eta torneo enblematiko honetako azken txapela eskuratzeak zer esan nahi duen hizpide izan dugu.
Joxean Fernandez "Matxin": "Tenemos un equipo muy competitivo y sobre todo equilibrado"
Elkarrizketa Joxean Fernandez “Matxin” UAE Team Emirates taldeko kirol zuzendariarekin, 2026ko Frantziako Tourraren atarian. Taldearen itxaropenak eta helburuak aztertu ditugu Frantziako Itzuliko 113. edizioaren aurrean.
Naxari Altuna: “Mendilibar me dio una clave: quizá somos lo que somos porque otros lo fueron antes”
Mikel Arteta, Unai Emery eta Iñigo Pérez: euskal hiru entrenatzaile izango ditugu datozen egunetan jokatuko diren Europako hiru futbol finaletan. Txapeldunen Ligaz, Europa Ligaz eta Konferentzia Ligaz ari gara. Gai horretaz eta euskal futbol entrenatzaileek duten arrakasta handiaz asko daki Euskal Telebistako gure lankide Naxari Altunak; berriki, “País Vasco, tierra de entrenadores” liburua argitaratu du.
Unai Amiano: “Es bueno llegar como favorito si lo gestionas bien, pero al echar la chapa estaremos al 50%”
Unai Amianoek duela urtebete baino gutxiago egin zuen debuta profesionaletan, eta asteburu honetan bere bigarren finala jokatuko du. Oraingo honetan, Ander Muruaren aurka ariko da Buruz buruko Serie Bko finalean. Irungo pilotariak ez du txapelketan partidarik galdu, eta horrek larunbaterako faborito bihurtzen du. Faboritoaren rola onartzen du, baina badaki horrek ez diola garaipena ziurtatuko
Antonio Sivera: “Para nosotros, la salvación es como un título, algo increíble después de todo lo vivido este año”
Joan den igandean Oviedoren aurka lortutako garaipenaren ostean, Deportivo Alavesek lehen mailan jarraitzea bermatu zuen. Entrenatzaile aldaketa barn, denboraldi zaila izan da talde gasteiztarrarentzat, baina babazorroek kategoria gorenean jarraitzea bermatu dute jardunaldi baten faltan. Antonio Sivera, taldean denbora gehien daraman jokalarietako bat, Kirol Gauan izan da.
Ander Murua: “Afronto la final con ilusión; de motivación voy sobrado y con las expectativas altas”
Ander Murua pilotariak anbizioz ekingo dio buruz buruko Serie Bko txapelketako finalari. Unai Amianoren aurka artiuko da. Arrasateko aurrelaria sasoi betean iritsi da, izan ere, duela gutxi binakako txapela irabazi zuen Arkaitz Gabirondorekin batera. Muruak txapelketako partida guztiak irabazi ditu, bat izan ezik: ligaxkan Amianoren aurka galdu zuen. Aspeko aurrelariak espero du larunbateko finalak ez izatea partida haren antzekoa.
Roberto Torres: “Mi sueño era algún día jugar en El Sadar, y lo he cumplido con creces”
Ia bi hamarkada futbol profesionalean eman ondoren, Roberto Torresek uztea erabaki du. Osasunako jokalari historikoa, 353 partida ofizial jokatu zituen talde gorritxoarekin. Azken urteotan etxetik kanpo ibili da, baina agur esateko unea iritsi dela erabaki du. Torresekin, gainera, Osasunak gaur egun bizi duen egoera delikatuaz ere hitz egin dugu.
Borja Rodrigo: "Esperamos que más gente nos conozca, ampliar el alcance y hacer más grandes las dos competiciones”
Aurtengo arraun denboraldia Buitrago del Lozoyan hasiko da, estropada berezi batekin. Lehen hitzordua ekainaren 28an izango da. Gaur aurkezpen ofiziala egin da, eta ACTko presidente Borja Rodrigok kontatu digu zer suposatzen duen 2016tik lehen aldiz denboraldi hasiera ohiko ingurunetik kanpo egiteak.
Iñaki Artola: “Hay que ponerse objetivos sin miedo a no cumplirlos, pero también hay que soñar”
Buruz buruko txapelketako finalerdietan Unai Laso menderatu ondoren, Iñaki Artolak finala jokatuko du bigarren urtez jarraian. Alegiako pilotariak behetik gora egin du txapelketa honetan, eta datorren maiatzaren 31n, Nafarroa Arenan, profesional mailako bere lehen txapela irabaztearekin amesten du.
Mané: “Fue una historia muy bonita y, si ha quedado en el corazón de la gente, quiere decir que fue un acontecimiento muy querido en Vitoria”
Bihar 25 urte beteko dira Deportivo Alavesek eta Liverpoolek Dortmunden jokatu zuten UEFA Kopako final hartatik. Zoritxarrez, babazorroek ezin izan zuten titulua irabazi, baina final hura oraindik oso bizirik dago Alaveseko zaleen oroimenean. Jose Manuel Esnal “Mané” izan zen Europan ia gloria ukitzera iritsi zen talde haren entrenatzailea. Mende laurden bat geroago, gurekin gogoratu du balentria hura.
Usoa Ostolaza: “Al tener buenas sensaciones en la Vuelta, voy a la Itzulia con una motivación extra”
Asteburuak albiste oso onak utzi dizkigu errepidean. Espainiako Vueltan, eta batez ere azken etapan, lan bikaina egin ostean, Usoa Ostolazak meritu handiko laugarren postuan amaitu zuen lasterketa. Egia esan, Laboral Kutxako txirrindularia maila bikaina ematen ari da. Zarauztarra orain etxeko lasterketari, Itzulia Womeni, aurre egiteko prestatzen ari da.
Yeray Álvarez: "Ha habido momentos difíciles, pero he visto el trabajo recompensado, y eso para mí es un triunfo”
UEFAk dopin-kontrol batean positibo emateagatik ezarritako 10 hilabeteko zigorra bete ostean, Yeray Alvarez duela hilabete pasatxo itzuli zen zelaietara. Joan den astean, Athleticekin 2028ra arte berritu zuen kontratua, beste urte betez luzatzeko aukerarekin. Erdiko atzelari zuri-gorriak taldetik kanpo egon den hilabeteak nola bizi izan dituen kontatu digu, eta baita nola aurre egiten dion aldagelak alderdi askotan zaila izaten ari den denboraldi honen azken txanpari ere.
Ángela Vilariño: “Cuando volví a arrancar el coche, una electricidad me recorrió todo el cuerpo”
Aste honek albiste oso ona utzi digu autoen munduan: Angela Vilariño pilotua lehiaketara itzuliko da bost urteren ostean, minbizia gainditu ondoren. Gipuzkoako pilotua Europako Mendi Txapelketan, automobilismo kontinentaleko txapelketarik ospetsu eta zorrotzenetako batean arituko da. Itzulera hori nola bizi duen kontatu digu.
Igor Arrieta: “Me veo físicamente bien y preparado para afrontar este Giro de la mejor forma posible”
23 urterekin, Igor Arrieta txirrindulari nafarra bigarrenez ariko da Italiako Giroan datorren ostiraletik aurrera. Mikel Belokirekin batera, aurtengo edizioan parte hartuko duen euskal txirrindulari bakarra da. João Almeida gaixotasunagatik baja denez, bere taldeak lasterketako plana aldatu behar izan du, baina baikor agertu da. Bulgariatik erantzun du gure deia, han hasiko baita lasterketa.
Kemen Aldabe: “Al ser el último, es un aliciente extra de ánimo y energía, y veremos partidos de alto nivel”
Atzo arratsaldean aurkeztu zen, momentuz, Erremontari Txapelketaren azken edizioa izango dena. Seigarren edizio honetan, bost bikote txapela eskuratzeko lehian izango dira denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenetako batean. Parte hartuko duten hamar puntistetako bat Kemen Aldabe da, eta Kirol Gauan izan da.
Maider Castillo: “Está siendo un año espectacular”
Realak bere historian bigarren aldiz lortu du Txapeldunen Ligara sailkatzea. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, donostiarrek datorren denboraldian Europako lehiaketa gorenean arituko direla ziurtatu dute. Realaren emakumezkoen eliteko futbolaren arduraduna, Maider Castillo, Kirol Gauan izan da lorpen handia baloratzeko.
Tati Garmendia: “Jugamos en casa y la intención es ir a ganarla”
Ostiraletik aurrera, Illunbek Erreginaren Kopako azken fasea hartuko du. Bertan, bi ordezkari izango ditugu: Replasa Beti Onak eta Super Amara Bera Bera. Donostiarrak, anfitrioiak izateaz gain, titulua eskuratzeko faboritoen artean daude. Gurean izan da klubeko arduradun nagusia, Tati Garmendia.
Miguel Gutiérrez: “Terzic conoce muy bien como formar talento, y eso en el Athletic es muy importante”
Futbol denboraldia amaitzear dago, eta gero eta gehiago dira Edin Terzic datorren denboraldiari begira San Mameseko aulkian kokatzen dutenak. Miguel Gutierrezek, Borussia Dortmundeko bazkide eta kazetari alemaniarrak, oso ongi ezagutzen du Terzic, eta Athletici zer eman diezaiokeen azaldu digu.
Xavi Rabaseda: “Los veo capaces de remontar; están jugando de una forma sólida y con pocos peros”
Biharkoa izango da, zalantzarik gabe, denboraldiko partidarik garrantzitsuenaSurne Bilbaorentzat. Europe Cupeko final bat jokatzea eta irabaztea zer den ondo daki Xavi Rabasedka da; gainera, bera izan zen iazko denboraldian Salonikan kopa altxatu zuena. Oroitzapen goxoak gogoratu, eta biharkoa nola ikusten duen kontatu digu.
Imanol Loizaga: “Fue la carrera perfecta: los tres salieron a por todas, con la intención de batir el récord del mundo”
Historian lehen aldiz, gizakiak atzo maratoia bi ordu baino gutxiagotan bukatzea lortu zuen. Londresko maratoia 1:59:30eko denboran osatu zuen Sebastian Sawek, eta bigarren sailkatuak, Yomif Kejelchak, 1:59:41eko denbora behar izan zuen. Duela urte gutxi arte pentsaezinak ziruditen markak dira. Espainiako beteranoen maratoiko txapelduna eta entrenatzailea den Imanol Loizaga Kirol Gauan izan da balentria handi honen gakoak azaltzeko.
Iratxe Rodríguez: “Siempre hemos tenido fe, sabíamos que había que luchar hasta el final, y así ha sido”
Asteburuak albiste oso ona utzi digu saskibaloiaren munduan: Kutxabank Araskik mailari eustea lortu du, eta datorren denboraldian ere maila gorenean jarraituko du. Urtea oso zaila izan da gasteiztarrentzat, baina azken jardunaldian lortutako garaipenari esker helburua erdietsi dute. Klubeko presidenteak, Iratxe Rodríguezek, tentsio handiko egun hauek nola bizi izan dituzten kontatu digu.
Iñigo Elosegui: “Nos falta un poco de experiencia, pero venimos con ganas y podemos hacerlo bien”
Datorren igandean, Kern Pharma talde nafarra denboraldiko laugarren monumentuan lehiatuko da, Lieja-Bastogne-Liejan. Iñigo Elosegi txirrindulari bizkaitarra da taldeko zazpi kideen artean lasterketa hau jada korritu duen bakarra; 2020an egin zuen. Elosegik azaldu digu zer suposatzen duen berarentzat berriro bertan lehiatzeak, eta Kern Pharmaren helburuei buruz ere hitz egin digu.
Javi Zabala: “Hemos preparado el partido al dedillo y vamos a por todas”
Errioxako pilotari Javi Zabalak asteburu honetan pauso handia eman dezake Buruz-buruko finalerdietara sailkatzeko: igandean Bilboko Deportibon Larrazabali irabazten badio, hanka eta erdi izango du finalerdietan. Partida erabakigarria jokatu aurretik, Zabala Kirol Gaua saioan izan da.
María Asurmendi: “El baloncesto ha forjado la forma de ser que tengo”
20 denboralditan 600 partida jokatu ondoren, gure saskibaloi jokalaririk garrantzitsuenetako batek, María Asurmendik, denboraldi honen amaieran erretiroa hartuko duela iragarri du. Bere erabakia ofizial egin eta hurrengo egunean, Kirol Gauan elkarrizketatu dugu bere ibilbidearen errepasoa egiteko.
Iker Zabaleta: "Aitor estaría loco por la final; era un fanático, quería mucho a la Real y seguro que iría"
Iker Zabaleta, 1998an Atlético de Madrideko zale erradikal batek hil zuen Realeko jarraitzaile Aitor Zabaletaren anaia, Kirol Gauan izan da bere familiarentzat hain berezia den aste honetan. Ikerrek kontatu digu, zalantzarik gabe, bizi balitz bere anaia Sevillara joango zela finala bizitzera, Realarekiko zuen maitasuna oso handia baitzen. Halaber, azaldu digu zer suposatzen duen haientzat Atlético de Madriden aurkako final hau bizitzeak, eta zoritxarrez, oraindik ere futbolean existitzen den indarkeriari buruz ere hausnartu du.
Beñat Turrientes: “Siempre sueñas con vivir estos momentos, y qué mejor que jugar una final con el equipo de tu vida "
9 egun falta dira Errege Kopako finalerako, eta atzera kontaketa hasia da. Realeko zaleak, jokalariak bezala, irrikaz daude berriro publikoarekin final bat bizitzeko. Hitzordu handiaren atarian, Beñat Turrientes jokalari txuri-urdina Kirol Gauan izan da, apirilaren 18rako taldea nola prestatzen diren kontatzeko.
Patxi Vila: “Roglic sabe lo que es ganar en Euskadi y a ver si lo podemos repetir”
Primoz Roglic buru, Red Bull-BORA-hansgrohek Itzulian garaipena bilatuko du. Bere zuzendari teknikoak, Patxi Vilak, kontatu digu taldea lasterketara nahiko justu iristen dela, baina espero dutela lasterketak aurrera egin ahala hobera joatea. Helburua, argia: Roglicekin garaipena errepikatzea.
Juanma Garate: “Healy tiene muchas opciones de hacerlo bien, y tenemos un equipo que tiene que arroparle”
Itzulia hasteko egun gutxiren faltan, Juanma Garate, Education First taldeko zuzendaria, Kirol Gauan izan da lasterketari nola aurre egingo dioten kontatzeko. Bere taldeak ez du lider argirik, baina ihesaldietan egoten eta etapako garaipenak lortzen saiatzen diren horietakoa da. Ben Healy podiumean ikustea amesten du.
Pello Bilbao: “No quiero descartar la general; en un principio me voy a meter de lleno en la pelea”
Astebete baino gutxiago falta da Itzulia hasteko, eta Pello Bilbao, Bahrain Victorious taldeko txirrindularia, prest dago. Hasiera batean, gernikarrak sailkapen nagusirako borrokan egin nahi du, baina uste du, egunerokotasunak markatuko dituela bere helburuak. Aurtengoa, berarentzat azken Itzulia izatearen aukeraren gainean ere hitz egin digu.
Joseba Ezkurdia: “No llego con todo el tiempo que quisiese para preparar el campeonato, pero es lo que hay, y a pelear”
Binakako Txapelketako finala galdu eta bi egunera, Joseba Ezkurdia Kirol Gauan izan da. Ez dago burumakur egoteko astirik, eta Aspeko aurrelariak dagoeneko Buruz Buruko Txapelketan du burua. Datorren igandean Jakaren aurka jokatuko du final-zortzirenetako partida. Ezkudiak aitortu digu ez duela denborarik izan txapelketa hau prestatzeko, baina dena ematera aterako dela.
Aimar Olaizola: “Ha salido redondo, y estamos muy contentos”
Binakako Txapelketako finalean Laso eta Albisuk lortutako garaipenari esker, Baikok hamar urte geroago, berriz ere, txapela eskuratu du txapelketa honetan,. Baikoko kirol-arduraduna, Aimar Olaizola, Kirol Gaua saioan izan da lorpena baloratzeko.
Ion Izagirre: “El nivel y la exigencia suben, pero jugamos en casa, y tenemos que aprovecharlo”
Itzuliako edizio hau azkena izango da Ion Izagirrerentzat; izan ere, dagoeneko iragarri du denboraldi amaieran txirrindularitza utziko duela. Ormaiztegiko txirrindularia da Itzuliako azken irabazle euskalduna: 2019an lortu zuen. Aurten azken aldiz parte hartuko du etxeko lasterketan, eta lan ona egitearekin amesten
Adur Amatriain: “Estar en las Challenger Series es un objetivo cumplido
Asteburu honetan albiste bikaina jaso dugu surfaren mundutik: Janire González Etxabarri eta Adur Amatriain Europako txapeldun izan dira. Zumaiarra eta zarauztarra Marokon jokatutako proban nagusitu dira, eta datorren denboraldian Challenger Series mailan lehiatuko dira. Lortutakoarekin oso pozik, zarauztarrak gure deia erantzun du.
Jon Mariezkurrena: “Salgo con todas las de la ley y a ver si puedo dar un susto”
Lesio baten ondorioz hilabete eta erdi frontoietatik kanpo egon ostean, Jon Mariezkurrena larunbat honetan itzuliko da kantxetara Oiartzunen, Peñarenn aurka Buruz Buruko kanporaketa jokatzeko. Berriozarko atzelariak lehen aldiz jokatuko du txapelketa hori profesional mailan, eta esan digunez, ilusioz eta berriro lehiatzeko gogoz dago.
Gorka Guruzeta: “Es mejor hacerlo que decirlo: es importante sumar puntos y terminar la temporada en Europa”
13 gol sartuta, Gorka Guruzeta da Athleticen goleatzaile nagusia denboraldi honetan. Urtea ez da ona izaten ari zurigorrientzat: ez dute erakutsi aurreko denboraldian erakutsitako joko ona, eta ez dute erregulartasunik aurkitu. Hala ere, Europako postuetatik hiru puntura daude eta sailkapena lortzeko gai direla uste dute. Valverdek San Mameseko aulkian jarraituko ez duela iragarri eta egun gutxira, aurrelari donostiarra Kirol Gauan izan da zurigorrien gaurkotasuna errepasatzeko
Sergio Gómez: “Con el gran grupo que hay, los resultados poco a poco han llegado”
Pixkanaka bere lekua irabazten joan da Realean, eta gaur egun, Matarazzoren hamaikakoan zalantzarik gabeko titularretako bat da Sergio Gómez. Badalonarra Kirol Gauan izan da, noski, Kopako finalaren atarikoa nola bizitzen ari diren kontatzeko, baina baita Realean duen egunerokoaz hitz egiteko ere.
Frida Watkins: “Ha sido un torneo muy importante para mí; llevo años esperando a ver si conseguía la txapela”
Erika Mugartegi eta Frida Watkins dira Euskotren Winter Serieseko laugarren edizioko irabazleak. Atzo, hiru setetan irabazi zieten iazko txapeldunei, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardiri, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Frida Watkins gurean izan da txapelketa honetan bere lehen txapela irabazi ondoren.
Markel Fernández: “Es un título muy grande y estoy muy contento”
Markel Fernández Sopelako atletak zilarrezko domina lortu du joan den asteburuan Polonian jokatu den munduko txapelketa 4x400 metroko proba mixtoan. Fernandezek eta bere hiru taldekideek, gainera, Espainiako errekor berria ezarri zuten. Etxera itzulita, Kirol Gauan izan da bizitako esperientzia nolakoa izan den kontatzeko.
Abde Rebbach: “En el vestuario vamos todos a una, y esto lo vamos a sacar entre todos”
Abde Rebbachen golari esker, Alavesek partida iraultzea lortu zuen joan den igandean Vigon. Babazorroek irabazi beharra zuten jaitsiera postuetatik urruntzeko, eta urrezko hiru puntu eskuratu zituzten. Garaipenaren golaren egilea Kirol Gauan izan da momentua nola bizi izan zuen kontatzeko. Halaber, azaldu du aldagelan konbentzituta daudela mailari eutsiko diotela.
Jorge Azanza: “Ha sido una semana de sueño la que hemos vivido”
Euskaltel-Euskadik asteburu honetan estreinatu du denboraldi honetako bere palmaresa. Axel van der Tuukek garaipena lortu du GP Primavera Ontour lasterketan. Iker Mintegi, gainera, bigarren izan da. Kosta zaio garaipenari iristea, baina honekin, talde euskaldunak lortzen ari zen sentsazio onak eta emaitzak berretsi ditu. Orain, Voltan lehiatzen ari dira, eta Kataluniatik erantzun digu deia Jorge Azanza taldeko kirol zuzendariak.
Enara Gaminde: "Nos hemos ido entendiendo mejor, hemos hecho bien nuestro trabajo y conseguimos ganar”
Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira Emakume Master Cupeko Binakako txapelketako txapeldun berriak. Bikote gazteak 22-17 hartu zituen atzo mendean Arrizabalaga eta Bergara Eibarko Astelenan. Enara Gaminde Kirol Gauan izan da garaipena nola bizi izan duen kontatzeko.
Entrevista a Unai Laso y Jon Ander Albisu
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk fase erregularreko bikoterik sendoena osatu dute binakako txapelketan. Hala ere, egia da finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian finalera sailkatzea lortu zutela aurkako 17-21eko emaitza iraulita. Modalitate honetako hirugarren finala izango da bi pilotarientzat; oraindik ez dute txapelik irabazi binaka. Finala elkarrekin jokatzeko ilusio handia dute eta hala jakinarazi digute Ataunen beraiekin izan dugun solasaldian.
Entrevista a Joseba Ezkurdia y Jokin Altuna
Binakako finala baino pare bat aste lehenago, finalistetako birekin hitz egin dugu: Joseba Ezkudia eta Jokin Altunarekin. Gutxi ziren Aspeko bi aurrelari hauek osatutako bikotearen alde apustu egiten zutenak, baina txapelketako ezustekoetako bat izan dira, eta merezimendu osoz sartu dira finalean. Ezkurdiak eta Altunak martxoaren 29ko hitzordu garrantzitsuaren aurretik nola dauden azaldu digute.
Markel Fernández: “En la individual quiero estar en semis, y en los relevos podemos luchar por una medalla”
Datorren asteburuan, martxoaren 20tik 22ra, Toruń hirian (Polonia) jokatuko da 2026ko Pista Estaliko Atletismoko Munduko Txapelketa. Bertan nazioarteko atletarik onenak bilduko dira. Eta han izango da Markel Fernández ere; bi probatan lehiatuko da: 400 metroetan eta 4x400 metroko errelebo mistoan. Sopelako atletak zein helburu duen kontatu digu.
Javi Martón: “Queremos seguir escalando puestos hacia arriba, queremos más”
Realaren harrobitik igaro, eta Athleticen jokatu ondoren, Eibarren aurkitu du Javi Martonek bere lekua. Han, hainbeste desiratzen zuen jarraikortasuna lortu du eta, 9 golekin, taldeko goleatzaile nagusia da. San Joseren taldeak lehen jardunaldietan falta izan zuen erregulartasuna aurkitu du, eta jada gorantz begira jarri da. Martonek bere egunerokoa nola bizi duen eta zein helburu dituen kontatu digu
Sergio Herrera: “Hay muchas cosas positivas para ser ambiciosos y seguir mirando hacia arriba”
Sergio Herrera Osasunako kapitainetako eta aldagelako liderretako bat da. Atezaina 2017an iritsi zen talde gorritxora, eta pisu handia du. Udako entrenatzaile aldaketaren ondoren, eta ligako denboraldi hasiera zail baten ostean, Osasuna bigarren itzuli bikaina egiten ari da, eta salbazioa baino zerbait handiagoarekin amets egiteko aukera ematen die. Hori bai, orain lehen erronka asteburuko derbia da, Realaren aurka
Frida Watkins: “Hemos abierto la cesta a las chicas y nos hace mucha ilusión ver el frontón lleno”
Euskotren Winter Series Txapelketak baditu bere lehen finalistek. Erika Mugartegi eta Frida Watkins dira, atzo hiru setetan Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardi garaitu ostean. Datorren astelehenean, beste finalerdian, Helena eta Arai. Ihart eta Maiaren aurka arituko dira. Frida Watkins atzelari zumaiarrak kontatu digu ilusioz begiratzen diola finalari.
Olatz Arrizabalaga: “Este año llegamos un poquito más favoritas, con mucha motivación y ganas”
Arrizabalagak eta Bergarak atzo lortu zuten Binakako Txapelketako finalerako txartela, Ruiz de Infante eta Mendizabali 22-14 irabazita. Finalistek txapelketa bikaina egin dute, eta jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte. Finalean Sagardui eta Gaminderekin neurtuko dituzte indarrak. Arrizabalagak bere sentsazioak kontatu dizkigu final berri baten atarian.
Josemi Fernández: “Hemos venido a disfrutar, y con ganas de hacer un buen papel”
Caja Rural taldea gaur hasita denboraldi honetako WorldTour mailako lehen lasterketa lehiatzen ari da; hain zuzen ere, Tirreno-Adriatikoa. Nafarroako taldea Italiara joan da gozatzeko eta ahalik eta paperik onena egiteko asmoz. Caja Ruralek aurtengo denboraldian Frantziako Tourrean parte hartzeko gonbidapena jaso du, eta hori denboraldiko ekitaldirik handiena izango bada ere, oraingoz orainaldian dute arreta.
Jokin Etxaniz: “Fue una apuesta arriesgada. Al principio sufrieron mucho, pero han ido a más”
Asteburu honetan ezagutu dugu Binakako Txapelketako finala jokatuko duen lehen bikotea: Altuna eta Ezkurdia. Hasiera batean ez zen askoren kinieletan sartzen bi aurrelariek osatutako binomioa, baina ezustekoa eman dute eta jada finalean dira. Aspeko zuzendari teknikoak, Jokin Etxanizek, Altunak eta Ezkurdiak osatutako bikote berezi honi buruz duen iritzia eman digu.
Enara Gaminde: "Llegamos a las semifinales en el mejor momento"
Badakigu zein bikotek jokatuko dituzten Emakumezkoen Binakako Txapelketako finalerdiak datorren igandean, Agurainen. Horietako bat Alize Sagarduik eta Enara Gamindek osatzen dute. 18 urteko atzelaria une gozoan dago, eta txapelketaren hasiera zaila izan bazen arren, momentu erabakigarri honetara sasoi onean iristen direla uste du.
Maialen Gallardo: “Espero y deseo ganar, pero será una pelea muy dura y digna de ver”
Larunbatean, Mendizorrotzako kiroldegian kickboxing gaualdia egingo da, eta 36 borrokalari baino gehiago elkartuko dira. Haien artean izango da Maialen “Psychokiller” Gallardo. 2024tik Europako txapelduna da, eta 48 kiloko pisuan Espainiako titulua lortzeko borrokatuko du.
Higinio Rivero: “Me gustaría volver con una carrera de pleno en tiro, cerca del top 10”
Neguko Olinpiar Jokoak duela aste pare bat amaitu ziren, eta agertoki berean, Milano-Cortina d’Ampezzon, bihar hasiko dira Joko Paralinpikoak. Bertan parte hartuko du lehen aldiz Higinio Riverok. Piraguismoan birritan joko paralinpikoetan aritua, bi modalitatetan lehiatuko da: iraupen eskian eta biatloian. Dagoeneko Italian, Riverok gure deia erantzun du.
Arkaitz Eskudero: "Este es el momento de subir el peldaño e ir hacia arriba"
Oriamendiko pilotariek prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan, bere konpromisoa erakutsi eta erremonte profesionalaren egoera baloratzeko, enpresak 2027tik aurrera jarduera utziko duela iragarri ondoren. Azaldu dutenez, azken asteetan Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira, eta adierazi die prest dagoela erremontea ekonomikoki babesten jarraitzeko; hala ere, argi utzi die egitura berri baten sorrera ekimen pribatuetatik etorri beharko dela. Arkaitz Eskudero erremontistak bere iritzia eman digu.
Miren Lazkano: "No es nada fácil estar detrás tantos años, pero al final, creyendo en ello, ha llegado el buen momento."
Asier Zurinaga: "Victoria inesperada para la afición y deseada para nosotros"
Imanol Ansa y Aritz Zubiri: "Hemos hecho un campeonato espectacular y merecíamos cerrar de una buena forma"
Joxean Fernandez "Matxin": "Tenemos un equipo muy competitivo y sobre todo equilibrado"
Naxari Altuna: “Mendilibar me dio una clave: quizá somos lo que somos porque otros lo fueron antes”
Unai Amiano: “Es bueno llegar como favorito si lo gestionas bien, pero al echar la chapa estaremos al 50%”
Antonio Sivera: “Para nosotros, la salvación es como un título, algo increíble después de todo lo vivido este año”
Ander Murua: “Afronto la final con ilusión; de motivación voy sobrado y con las expectativas altas”
Roberto Torres: “Mi sueño era algún día jugar en El Sadar, y lo he cumplido con creces”
Borja Rodrigo: "Esperamos que más gente nos conozca, ampliar el alcance y hacer más grandes las dos competiciones”
Iñaki Artola: “Hay que ponerse objetivos sin miedo a no cumplirlos, pero también hay que soñar”
Mané: “Fue una historia muy bonita y, si ha quedado en el corazón de la gente, quiere decir que fue un acontecimiento muy querido en Vitoria”
Usoa Ostolaza: “Al tener buenas sensaciones en la Vuelta, voy a la Itzulia con una motivación extra”
Yeray Álvarez: "Ha habido momentos difíciles, pero he visto el trabajo recompensado, y eso para mí es un triunfo”
Ángela Vilariño: “Cuando volví a arrancar el coche, una electricidad me recorrió todo el cuerpo”
Igor Arrieta: “Me veo físicamente bien y preparado para afrontar este Giro de la mejor forma posible”
Kemen Aldabe: “Al ser el último, es un aliciente extra de ánimo y energía, y veremos partidos de alto nivel”
Maider Castillo: “Está siendo un año espectacular”
Tati Garmendia: “Jugamos en casa y la intención es ir a ganarla”
Miguel Gutiérrez: “Terzic conoce muy bien como formar talento, y eso en el Athletic es muy importante”
Xavi Rabaseda: “Los veo capaces de remontar; están jugando de una forma sólida y con pocos peros”
Imanol Loizaga: “Fue la carrera perfecta: los tres salieron a por todas, con la intención de batir el récord del mundo”
Iratxe Rodríguez: “Siempre hemos tenido fe, sabíamos que había que luchar hasta el final, y así ha sido”
Iñigo Elosegui: “Nos falta un poco de experiencia, pero venimos con ganas y podemos hacerlo bien”
Javi Zabala: “Hemos preparado el partido al dedillo y vamos a por todas”
María Asurmendi: “El baloncesto ha forjado la forma de ser que tengo”
¡Los penaltis que dieron la victoria a la Real!
Iker Zabaleta: "Aitor estaría loco por la final; era un fanático, quería mucho a la Real y seguro que iría"
Zaldua: "La diferencia va a estar en los pequeños detalles"
Beñat Turrientes: “Siempre sueñas con vivir estos momentos, y qué mejor que jugar una final con el equipo de tu vida "
Patxi Vila: “Roglic sabe lo que es ganar en Euskadi y a ver si lo podemos repetir”
Juanma Garate: “Healy tiene muchas opciones de hacerlo bien, y tenemos un equipo que tiene que arroparle”
Pello Bilbao: “No quiero descartar la general; en un principio me voy a meter de lleno en la pelea”
Joseba Ezkurdia: “No llego con todo el tiempo que quisiese para preparar el campeonato, pero es lo que hay, y a pelear”
Aimar Olaizola: “Ha salido redondo, y estamos muy contentos”
Ion Izagirre: “El nivel y la exigencia suben, pero jugamos en casa, y tenemos que aprovecharlo”
Adur Amatriain: “Estar en las Challenger Series es un objetivo cumplido
Jon Mariezkurrena: “Salgo con todas las de la ley y a ver si puedo dar un susto”
Gorka Guruzeta: “Es mejor hacerlo que decirlo: es importante sumar puntos y terminar la temporada en Europa”
Sergio Gómez: “Con el gran grupo que hay, los resultados poco a poco han llegado”
Frida Watkins: “Ha sido un torneo muy importante para mí; llevo años esperando a ver si conseguía la txapela”
Markel Fernández: “Es un título muy grande y estoy muy contento”
Abde Rebbach: “En el vestuario vamos todos a una, y esto lo vamos a sacar entre todos”
Jorge Azanza: “Ha sido una semana de sueño la que hemos vivido”
Enara Gaminde: "Nos hemos ido entendiendo mejor, hemos hecho bien nuestro trabajo y conseguimos ganar”
Entrevista a Unai Laso y Jon Ander Albisu
Entrevista a Joseba Ezkurdia y Jokin Altuna
Markel Fernández: “En la individual quiero estar en semis, y en los relevos podemos luchar por una medalla”
Javi Martón: “Queremos seguir escalando puestos hacia arriba, queremos más”
Sergio Herrera: “Hay muchas cosas positivas para ser ambiciosos y seguir mirando hacia arriba”
Frida Watkins: “Hemos abierto la cesta a las chicas y nos hace mucha ilusión ver el frontón lleno”
Olatz Arrizabalaga: “Este año llegamos un poquito más favoritas, con mucha motivación y ganas”
Josemi Fernández: “Hemos venido a disfrutar, y con ganas de hacer un buen papel”
Jokin Etxaniz: “Fue una apuesta arriesgada. Al principio sufrieron mucho, pero han ido a más”
Enara Gaminde: "Llegamos a las semifinales en el mejor momento"
Maialen Gallardo: “Espero y deseo ganar, pero será una pelea muy dura y digna de ver”
Higinio Rivero: “Me gustaría volver con una carrera de pleno en tiro, cerca del top 10”
Arkaitz Eskudero: "Este es el momento de subir el peldaño e ir hacia arriba"
Iradokizunak
Diarios de la final four
Saskibaloiko Final four Europako kirol egutegian espero den ekitaldi zirraragarrienetako bat da. Urtero, kontinenteko lau saskibaloi talde onenek Euroligako txapeldun titulua lortzeko borroka bizia dute. Txapelketa honek, jokalari eta entrenatzaile onenak biltzeaz gain, pasioz eta lehiaz beteriko giro bizia ere sortzen du. Ikusgarriak eta ekintzaz beteak izango direla agintzen duten partidekin, Final fourren kondairak sortzen dira eta une ahaztezinak bizitzen dira.