loading

1. Touré detektibearen saga: 19 kamera

Touré detektibearen saga

1. Touré detektibearen saga: 19 kamera

Touré sagaren aurreneko audio-liburua duzu "19 kamera". Jon Arretxek Touré detektibeari eskainitako sagaren aurrenekoa Bilboko San Frantzisko auzoan kokatzen da. Touré, egoera irregularrean dagoen etorkin afrikarra da eta magiaren arlo guztietan eskaintzen ditu bere zerbitzuak. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Biziraupen-senak bultzatuta, detektibe inprobisatu bezala hasiko da. Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak eta bertan gertatzen direnak.