3. Touré detektibearen saga: Hutsaren itzalak
Touré sagako hirugarren audio-liburua da "Hutsaren itzalak". Touré detektibe-igarlearen abentura hau ere Euskal Herrian kokatua du Jon Arretxek.
Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourék Sira bere alabaren deia jaso du oraingoan. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatzea nahi duela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourék Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.
Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea.
2. Touré detektibearen saga: 612 €uro
Touré sagako bigarren audio-liburua da "612 €". Hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatu du Jon Arretxek, Bilboko San Frantzisko auzoan. Zehatz esateko, 612 euro dira instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten dirulaguntzaren kopurua, San Frantziskoko auzotar askoren esperantza izaten da bizirik irauteko.
Tourék bolada txar batetik pasatzen ari den ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan. Lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.
1. Touré detektibearen saga: 19 kamera
Touré sagaren aurreneko audio-liburua duzu "19 kamera". Jon Arretxek Touré detektibeari eskainitako sagaren aurrenekoa Bilboko San Frantzisko auzoan kokatzen da.
Touré, egoera irregularrean dagoen etorkin afrikarra da eta magiaren arlo guztietan eskaintzen ditu bere zerbitzuak. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Biziraupen-senak bultzatuta, detektibe inprobisatu bezala hasiko da. Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak eta bertan gertatzen direnak.
2. Touré detektibearen saga: 612 €uro
1. Touré detektibearen saga: 19 kamera
Iradokizunak
Touré detektibearen saga
Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarrak, iragarle gisa magiaren arlo guztietan zerbitzuak eskaintzen ditu. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat aldiz mespretxagarria. Biziraupen-senak, detektibe inprobisatu bilakatzera darama. Patuak eraman du Bilboko gizartearen apalenekin edota goi mailako jendeekin erlazionatzera.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Xahmaran
Istanbulgo etxe otomano hondatu batean bizi da, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren ama eta egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendia, kurduen kondaira eta leku sakratuak. Bai eta, leku eder haietan hil zizkioten senarra eta bi seme gerrillariak.
Amaren ezkutuan Kawak jendea hiltzea du ogibide. Enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe. Hilketa ez ohiko baten ondoren ordea, egoera gaiztotuko zaio Kawa-ri eta bere mundua pitzatu. Mendeko amagatik ez balitz, Alemaniara alde egingo luke bere anai-arrebek bezala.
Jon Arretxeren (Basauri, 1963) nobela beltz honek Istanbul eta Munich ditu kokaleku, ohoretik desohorerako bidaia eginez.
Ereinen 2012ko argitalpenetik eskaintzen dizu EITB Mediak audioliburu gisa.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.


