loading

2. Touré detektibearen saga: 612 €uro

Touré detektibearen saga

2. Touré detektibearen saga: 612 €uro

Touré sagako bigarren audio-liburua da "612 €". Hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatu du Jon Arretxek, Bilboko San Frantzisko auzoan. Zehatz esateko, 612 euro dira instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten dirulaguntzaren kopurua, San Frantziskoko auzotar askoren esperantza izaten da bizirik irauteko. Tourék bolada txar batetik pasatzen ari den ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan. Lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.