loading

71. Dantza gaitezen!

Uhin Ultramoreak

71. Dantza gaitezen!

Dantzatzeko prest datoz “Uhin ultramoreak” podcasteko kideak. Ez bakarrik mihia, baita gorputza ere. Dantza egitea gustatzen zaielako, eta, bide batez, onuragarria delako. Izan ere, osasunarekin lotuta ariketa fisikoa aipatzen denean, irudipena da gutxitan akordatzen garela dantzarekin. Baina dantza oso ariketa konpletoa da, eta, zientzialariek frogatu dutenez, onura fisikoak ez ezik, psikikoak eta sozialak ere baditu. Onura horiek guztiak aletu dituzte atal honetan, Ana Galarragak eta Nahikari Beltzak. Horrez gain, “The Lancet” aldizkariak autoimmunitateari buruz argitara eman duen txostena aipatzen dute.