loading

1. Hasierak: ''Baxua jotzen jakin gabe sortu nuen Maketa Lehiaketako kantua''

Yoko Ona

1. Hasierak: ''Baxua jotzen jakin gabe sortu nuen Maketa Lehiaketako kantua''

Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko dute "Yoko Ona". Lehendabiziko atalean, hasierei buruz aritu gara. Lore eta Olatzen txikitako anekdotak entzungo dituzu, musika munduan emandako lehen pausoetaz ere ari dira eta podcast hau egin baino lehen sentitutako urduritasun, zirrara eta kezkak ere bildu ditugu. Kantu eta taldeen aipamenak: · Olatz Salvadorren lehen taldea: Ekaitzan · Zahara - Merezco · Belako – Sea Of Confusion · Nina Simone – Aint Got No I Got Life