loading

8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''

Yoko Ona

8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''

Buruko osasuna izan da "Yoko Ona" podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere osasun mentalaz asko hitz egin da, ziurrenera, COVID-19aren ondorioz. Olatz psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du. Bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia baita. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia. Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira atal honetan. Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podkasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".