2. Hedabideak: ''Hedabideei eskatuko nieke gezurrik ez esateko''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du.
Bigarren atala hedabideei eskainiko diegu. Musikaren mundua eta hedabideak eskutik helduta joan dira; baina, zein harreman izan dute Olatzek eta Lore Nekanek kazetariekin? Hedabideen botereaz, musikarien irudiaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.
Aipamenak: Kim Gordonen "La chica del Grupo"
14. Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz''
"Yoko Ona"ren azken atala da hau; 14. eta bereziena. Izan ere, atal honetan, denboraldian zehar bizitako momenturik onenak bildu ditugu. Olatzek eta Lore Nekanek ere podcastari buruz hitz egin digute. Zer izan da "Yoko Ona" beraientzat?
Bestalde, sorpresa txikiak jaso ditugu. "Yoko Onaren" ikus-entzule finak gonbidatu ditugu azken atalera: Ines Osinaga, Gartxot Unsain eta Ainhoa Tirapu ere "yokooner" bilakatu dira, aizu.
Eskerrik asko denoi eta on egin!
13. Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu''
James Brownek zioen "Its a mans mans world", eta arrazoirik ez zitzaion falta. Tamalez, oraindik, gizonen munduan bizi gara eta frogak dauzkagu. Futbol munduaz, eskolan irakatsitakoaz, egunerokotasunean gizonezko batzuk duten inpunitateaz, emakumezko musikariek kontzertuetan jasan beharreko jazarpenaz aritu gara, besteak beste.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".
Aipamenak:
12:30 In a world designed for men, we put girls first. – Plan International Norge
12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?
Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podcast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara "Yoko Ona"n.
Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.
Aipamenak:
24:00 – Deforme Semanal podcasta (Radio Primavera Sound)
25:30 - Miresmenaren testigu podcasta (Eitbpodkast)
11. Nerabezaroa: "Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan"
Nerabezaroari kolore bat jarri beharko baliete beltza aukeratuko lukete. Garai konplikatua da nerabezaroa. Bere alde ilunak ditu, bai; baina baita alde argitsuak ere. Garai hartako musikaz, arropaz eta fustrazioez aritu gara. Hausnarketa interesgarriak jaso ditugu "Yoko Ona"ren 11. kapituluan.
Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.
Aipamena:
27:45 - 13 Reasons Why - Netflix
10. Familia: ''Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia''
Txikitako anekdotak ekarri ditugu gogora atal honetan. Nolakoak ziren umetan Olatz eta Lore Nekane? Zer entzuten zuten gurasoen kotxean? Zein usainekin gogoratzen dute euren haurtzaroa? Familia kontuez eta heziketa feministaz aritu gara "Yoko Onaren" 10. kapituluan.
Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak
9. Publikoa: "Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute"
Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. "Yoko Onaren" 9. atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko.
Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.
Aipamenak:
19:00: Lukiek - Katuen testamentue
8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''
Buruko osasuna izan da "Yoko Ona" podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere osasun mentalaz asko hitz egin da, ziurrenera, COVID-19aren ondorioz. Olatz psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du. Bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia baita. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia.
Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira atal honetan.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podkasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".
7. Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude''
Aurreko kapituluaren jarraipena dugu honako hau. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".
Aipamenak:
04:05 Black Mirror 3X01 - Netflix
05:05 La Red Social – Netflix
20:50 Ane Lindaneren "Feministas de mierda" – Pikara Magazine
6. Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''
Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu "Yoko Ona" podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagrameko titiburuen kontrako ohituraz.
Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".
Podcasteko aipamenak:
08:40 Koban taldea – Anestesia digitala
17:50 Merina Gris – Saiatzen naiz
18:20 "Miresmenaren testigu" – Orbitan podcasta
20:30 "Coito Ergo Sum"- Maria Von Touceda
5. Lehia: ''Emakume erreferente gutxirekin hazi gara''
"Yoko Ona"ren 5. atalean lehiaz aritu gara. Gizarteak ezarritako lehiaz, konparaketaz eta horien aurrean beharrezkoak ditugun babes eta erreferenteetaz.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".
Aipamenen artean artikulu bat:
The New York Times aldizkariak atera zuen hau: "Why Women Compete with each other" – Emily V. Gordonena.
4. Beldurra: ''Gauzak ez amaitzeari diot beldur''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".
4. atalean, gure beldurrak plazaratu ditugu. Txikitako beldurrak, egungo beldurrak, beldur irrazionalak. Gure beldurrak uxatzeko modurik onena norbaiti kontatzea omen da, eta halaxe egin dugu. Gure beldurren unibertsoan sartzeko, prest?
10:44 Olatz Salvador - Ba hori
21:30 Desire De Fez idazlearen "La Reina del Grito"
21:50: Chvrches taldearen "Scream Violence" diskoa
22:00 Belako – "The Craft"
24:40 IZARO – "Patinar sobre hielo"
25:10 Anari – "Tren bat zure barrura"
25:50 070 Shake – "Proud"
3. Inspirazioa: ''Loak hartzeko zorian zaudenean etortzen den hori''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona.
Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loreren sormen prozesuan? Zerk inspiratzen ditu gehiago, musikak ala letrak? Noiz eman amaitutzat disko bat? Zeintzuk dira euren erreferente nagusiak? Galdera asko eta abiapuntu bakarra: inspirazioa, 3. atalean!
Aipamenak:
29:50: "What happened, Miss Simone?"
30:27: Los Chicos del Coro – "Les choristes"
30:55: "Plastic Drama" diskotik "Plastic Drama"
1. Hasierak: ''Baxua jotzen jakin gabe sortu nuen Maketa Lehiaketako kantua''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean.
Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko dute "Yoko Ona". Lehendabiziko atalean, hasierei buruz aritu gara. Lore eta Olatzen txikitako anekdotak entzungo dituzu, musika munduan emandako lehen pausoetaz ere ari dira eta podcast hau egin baino lehen sentitutako urduritasun, zirrara eta kezkak ere bildu ditugu.
Kantu eta taldeen aipamenak:
· Olatz Salvadorren lehen taldea: Ekaitzan
· Zahara - Merezco
· Belako – Sea Of Confusion
· Nina Simone – Aint Got No I Got Life
14. Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz''
13. Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu''
12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?
11. Nerabezaroa: "Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan"
10. Familia: ''Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia''
9. Publikoa: "Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute"
8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''
7. Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude''
6. Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''
5. Lehia: ''Emakume erreferente gutxirekin hazi gara''
4. Beldurra: ''Gauzak ez amaitzeari diot beldur''
3. Inspirazioa: ''Loak hartzeko zorian zaudenean etortzen den hori''
1. Hasierak: ''Baxua jotzen jakin gabe sortu nuen Maketa Lehiaketako kantua''
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
B Aldea x Must +Pro
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat, maiatzaren 14an, Bilboko Sala BBKn.
Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioan, Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin. Must +Proren programazioaren baitan, musikaren industriako hainbat langile elkarrizketatuko dituzte, proiektuen atzean dagoen horretan sakontzeko.
Binaka antolatu dituzte saio berezian zehar izango dituzten hizketaldiak: Janus Lesterreko Jokin Pinatxo musikaria eta Gin Musicako Ander Merino, Kiliki musikaria eta Last Tourreko Ane Garcia Last Tourreko, eta, ALAI eta Ke Lepo ekoizleak. Saioa 19:30ean hasiko da (ateak, 19:00etan) eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Gainera, Janus Lesterrek zuzenean joko du.
Bertaratzerik ez dutenek, saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute GUAU plataforman.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.

