loading

12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?

Yoko Ona

12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?

Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podcast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara "Yoko Ona"n. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa. Aipamenak: 24:00 – Deforme Semanal podcasta (Radio Primavera Sound) 25:30 - Miresmenaren testigu podcasta (Eitbpodkast)