loading

1. Ray Loriga, TIM su última novela

Café Valparaíso

1. Ray Loriga, TIM su última novela

“Café Valparaíso” podcastaren hirugarren denboraldia “TIM” nobelarekin abiatu dugu, Ray Lorigaren lanik berriena. Ezezaguna zaigun gela batean hasten da eleberria; ez altzaririk, ezta leihotik sartzen den argirik ere ez dugu ezagutzen bertan… Proposamen aberatsa da, identitateaz ari dena, identitatea aurrez aurre topatzeaz, eta teknologiari gure bizitzaren gidaritza hartzen uzten badiogu izan ditzakegun arazoetaz. Jai girotik noiz alde egin behar den jakitearen garrantziaz ere hitz egin dugu aurreneko atalean.