loading

9. Mariana Enriquez, costumbrismo oscuro

Café Valparaíso

9. Mariana Enriquez, costumbrismo oscuro

"Cómo desaparecer completamente" eleberrian, Martin bere eguneroko errealitate miserablean ezagutuko dugu. Bera eta bere familia desegituratua auzo xume batean bizi dira, tantaka-tantaka batuko diren arazoez beteta. Bere ama, etxetik ia irten ere egiten ez dena; lur jota dagoen arreba; agur esan gabe joan zen anaia... Eta hala eta guztiz ere, Martin aurrera egiten saiatzen da. Martinen nerabezaro etsi horri buruz hitz egiten dugu "Café Valparaíso" podcastean autore ilun eta zoragarri batekin, Mariana Enriquez.