loading

16. Txemi Parra, "Un asunto de familia"

Café Valparaíso

16. Txemi Parra, "Un asunto de familia"

Txemi Parrak sinatutako eleberri beltz honek Anbotopeko pagadi batean kokatzen gaitu, Elorditarren baserritik oso gertu, altzarigintzan dirua egin duen familia batean. Zer gertatuko litzateke hiru semeetako batek oinordekotzaren bere zatia lehiari salduko balio? Edozer egingo lukete hori saihesteko? Eleberria Alba, Elorditarren erdiko semearen neska-laguna, famili baserrira iristen denean hasten da: Anboton kanpatuta zeuden bitartean norbait kanpadendara sartu eta Julen hil egin duela ohartarazten du. Nola nahi, ez da dirudiena. Atal honen bidez amaitzen da "Cafe Valparaiso" podcastaren hirugarren denboraldia.