loading

En Movimiento

Musicofilia

En Movimiento

"Musicofilia" -ren hogeigarren atal honetan, "mugimenduan" jartzen gara. Eta lasai, ez dugu presarik izan behar, ez nora goazen oso ondo jakin behar... garrantzitsuena da geldirik ez geratzea eta musikari bidea markatzen uztea. Izan ere, badira oin bat ere mugitu gabe bidaiarazten gaituzten abestiak, errutinatik ateratzen gaituzten melodiak, esnatzen gaituzten erritmoak eta aurrera egitera bultzatzen gaituzten soinuak. Gaur, aktibatzen, birmugitzen, norabidez aldarazten edo, besterik gabe, erritmoari jarraitzera gonbidatzen gaituzten abestiek eramango gaituzte. Honako artista eta talde hauen abestiak entzungo dira: Derya Yildirim & Grup Simsek, Ben l 'Oncle Soul, Shawn Lee, Joel Sarakula, The Jade, Marina Y Su Melao, Roy Ayers & Fela Kuti, Louie Vega, Louis Cato, Herrimin, Kid Loco, Soul Sugar, Gino Dentie, Brass Construction eta beste asko.