loading

White Carters en el txoko

La táctica ecléctica

White Carters en el txoko

Gaur zuzeneko musikarekin hitzordu berri bat dugu La Táctica Ecléctica: White Cartersen zuzenekoa, Musikeneko ikasgeletan sortutako banda zirraragarria. Alejandra da taldeko ahots nagusia. Haizeez Xabier tronpetarekin eta Izan saxo tenorrarekin arduratzen dira, Oier eta Iker gitarrista bikainak dira, eta oinarri erritmikoaz Cristina baxuarekin eta Ager baterian arduratzen dira. Euren primizia musikalak eskaintzeaz gain, Radio Euskadiko 3. estudioa ilusioz eta bibrazio onez bete zuten, gazteek hain berezkoa duten alaitasun eta indar horrekin. Bizitza luzea White Cartersi.