loading

Un discazo: Atlantic River, de JC Perez

La táctica ecléctica

Un discazo: Atlantic River, de JC Perez

Juan Carlos Perezen izena berehala identifikatzen da Itoizenarekin. Bera izan zen bere abeslari, gitarrista eta konpositore nagusia, baina gaur entzungo dugun diskoa bere bizitzako beste etapa batekoa da, eta musika egiteko modua sakonki aldatzea erabaki zuen. Atlantic River izan zen bere bakarkako lehen albuma, pop, jazz, blues, ganbera-musika eta rock progresiboaren oihartzun batzuk uztartzen dituzten bederatzi konposizio. Grabatzeko maila handiko musikariak bildu zituen: Ángel Celada bateria, Gonzalo Tejada kontrabaxua, Jacky Berekoetxea tronpeta eta fliskornoa, Andrzej Olejniczak eta Javi Alzola saxofoiak, hari laukote bat eta hainbat emakumezko ahots. Emaitza disko bikaina da. Atlantic River, JC Perezena, Elkar zigiluak argitaratu zuen 1994an.