loading

11. Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan"

EHU - Ekinean

11. Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan"

Biokimikaria da Alicia Gascón Gubieda (Muxika, 1993). Ikasketak EHUn hasi eta, Kanadan jarraitu zituen. Ostera, Ingalaterrara joan zen, masterra egitera eta Birminghameko Unibertsitatean espezializatu zen biokimika zelularrean. Tesia berriz, Newcastlen egin zuen. Egun, EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean dabil. Zehazki, bakterio magnetotaktikoak minbiziari aurre egiteko erabilgarriak ote diren ikertzen ari da. Aliciak, ikerlari askok egiten duten ibilbidearen kontra, atzerrian ikasi eta Euskal Herrira itzuli da bizitza profesionalean murgiltzera. Atzerrian ohartu zen maila akademiko handia lortu zuela Unibertsitatean. Nola nahi, burokrazia erraztea beharrezko ikusten du.