loading

7. Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik''

EHU - Ekinean

7. Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik''

Kosmologoa da Sara Fernández Uria, egun, doktorego-tesia egiten ari da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Grabitazioa eta kosmologia kuantikoaren inguruan ari da ikertzen eta iaz, egonaldia egin zuen AEBko Penn State Unibertsitatean ikerkuntza-lerro horretan sakontzeko. Argi esan dio Ana Galarragari fisikari izateko ez dagoela jenioa izan beharrik, ez eta "bokazio berezirik" izan beharrik ere. "EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.