loading

8. Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''

EHU - Ekinean

8. Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''

Zientziaren eta artearen artean bereizketa zurruna egiten da askotan. Jose Luis Larrañaga Odriozola Arte Ederretako irakaslea da EHUn eta berak frogatu digu lotura estua dagoela bi arlo horien artean adibide erakusgarri baten bidez. Donostiako Maria Kristina zubian egindako zaharberritzea da adibidea. 1905. urtean eraikitako zubia da, azkar eta garaiko porlana erabiliz eraiki zen zubia. Urteen joanaren ondorioz, 1985.ean zaharberritu egin behar izan zen, zati batzuetan erabat berrituz. Lanetan hartutako leginei esker materialen inguruko datu gehiago izango dira hurrena berritu behar denerako.