12. Martin Etxauri: ''Artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da''
Martin Etxauri artista eta ikertzailea da. Ez du eragozpenik esateko estereotipoetatik kanpo dagoela ikertzaile gisa. Nola nahi, onartzen du artista guztiak direla neurri batean ikertzaile ere, arte garaikidean batik bat.
"Txo!?" izenez aritzen da bere proiektu artistikoetan "artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da" bere iritzirako. Ikertzea bilatzea baita. Eremu jakin baten aurretik zer egin den behatzea, eta gero esperimentatzea, probatzea zer atera daitekeen ikusteko. Tesia egiten ari da, interfazeen eta magiaren arteko erlazioari buruz.
16. Unai Arregi: ''Doktoretzak ez du esan nahi balio batzuk dituzunik''
Unai Arregi, (Tolosa, 1996) Fisikan doktoregaia da Milango Politekinikoko Fisikako sailan, Computational Electromagnetics Lab taldean. Nanoegitura dielektrikoen prozesu optiko ez-linealak aztertzen ditu tesian, metodo analitikoak eta numerikoak erabiliz. Unaik, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza ikasi zuen EHUn, "euskara hutsean" eta hori azpimarratzen die berarekin lan egiten duten beste ikerlariei. Berez, Ingelesa du laneko hizkuntza, izan ere Erasmus Mundus Masterra egiteko aukera izan zuenetik, atzerriko zientzilariekin lan egiten du. Milanen, hamahiru herrialdetako pertsonak ditu inguruan lanean. Euskal Herriari oso lotuta dago, baina pozik atzerrian ezagutu duen munduak ikuspegia zabaldu diolako.
Ikerlariak, gizarteari lotuta egon behar duela sinesten du, eta doktoretza egiteak ez duela "berez" baliorik eransten azpimarratzen du, "ez zara horregatik pertsona ona". Unai, LGTBIQ+ kolektiboko kidea da eta ekintzailea. Jarrera homofoboak ezagutu ditu, eta hoien aurrean "erresistentzia" nola egin garatu du, kirolak asko lagundu dio horretan.
15. Olatz Ortega: ''Ez nazazu zapaldu'' proiektuaren garrantzia
Biologoa da Olatz Ortega. Biologia, bizitzaren oinarria jotzen du berak, Ekotoxikologia berriz bizia salbatzeko metodoa. Horregatik bi aztergaiak batu ditu bere ikerketa eta ibilbide profesionalean, planetari kutsaduraren bidez eragiten diogun antsietatateari, ekoantsietateari, bakoitzak nola aurre egin dakiokegun aztertu eta bidea urratzen dabil. "Bakoitzak ahal duen lekutik" egin dezakeenak onera ekarriko duela sinesten duelako.
Plentziako itsas estazioan ari da ikerketzen eta "Ez nazazu zapaldu" proiektuaren bidez askotan gizarte bazterkeria jasaten duten taldeak hartzen ditu eta bere ezagutza haiekin partekatu modu inklusiboan. Oso aberasgarrai egiten zaio proiektua.
14. Aissa Barbarin: ''Portua, zabortegi handi bat da''
Aissa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, EHUn historia ikastea hautatu eta arkeologian murgildu zen.
Urpeko arkeologian aritzea, ez zitzaion burutik pasa harik eta, aisialdian, lagun batekin urpekaritza probatu zuen arte. Bi diziplinak batzea erabaki zuen Cadizko Unibertsitatean Urpeko Arkeologia masterra eskaintzen zutela ikusi zuenean. "Nire betiko ametsa eta nire zaletasun berria batzeko aukera eman zidan". Harrez gero horretan ari da, portuetan eta itsasazpian, urpeko altxorrak topatu eta ikertzen.
13. Nerea Vallejo: ''Saguzarrek berezko balioa dute''
Nerea Vallejo López biologoak saguzarrak ditu gogoko. Hain zuzen, haiei buruzko tesia egiten ari da EHUn, eta arrazoi ugari aipatzen ditu, azaltzeko zergatik diren hain animalia interesgarriak: "Jendeak ez ditu ezagutzen, baina ez da hor ez daudelako. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie dago eta munduan 1.200".
Vallejoren esanetan, era askotakoak dira saguzarrak. Euskal Herrikoak adibidez, gauez bizi dira. Gizakiok ikusmena baliatzen dugun bezala, saguzarrek ekokokapena erabiltzen dute. Ugaztun hegalari bakarrak dira eta taldean bizi dira eta horrek aparteko interesa jartzen dio beraien ikerketari. Munduan urritzen ari diren intsektuak dituzte elikagaia.
11. Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan"
Biokimikaria da Alicia Gascón Gubieda (Muxika, 1993). Ikasketak EHUn hasi eta, Kanadan jarraitu zituen. Ostera, Ingalaterrara joan zen, masterra egitera eta Birminghameko Unibertsitatean espezializatu zen biokimika zelularrean. Tesia berriz, Newcastlen egin zuen. Egun, EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean dabil. Zehazki, bakterio magnetotaktikoak minbiziari aurre egiteko erabilgarriak ote diren ikertzen ari da.
Aliciak, ikerlari askok egiten duten ibilbidearen kontra, atzerrian ikasi eta Euskal Herrira itzuli da bizitza profesionalean murgiltzera. Atzerrian ohartu zen maila akademiko handia lortu zuela Unibertsitatean. Nola nahi, burokrazia erraztea beharrezko ikusten du.
10. Aitor Marcos: ''Nor gara gu naturari prezioa jartzeko?"
Aitor Marcos Díazek ibilbide bihurgunetsua egin du, finantzak ikasten hasi zenetik, ekonomia ekologikoa ikertzera. Bide horretan, ekonomiaz, ingurumenaz eta gizartearen portaeraz duen ikuspegia aldatzen joan da.
Orain, kontsumo jasangarrian ari da egiten doktoregoa, eta, haren ustez, norbanakoen jokabidea aztertzean, ez da ahaztu behar sistemak jokabideetan duen eragina.
9. June Madariaga: ''Nautika oso polita da, baina gustatu egin behar zaizu''
Nautika eta Itsas Garraioa graduan, emakumezkoak gutxiengoa dira. Eta are gutxiago dira gradu hori egin ondoren ikerketara jauzia ematen dutenak. June Madariaga Navarro da gutxi horietako bat, eta, aitortu duenez, oso pozik dago bere aukerarekin. Hori bai, ohartarazi du, oraindik ere, itsasontzi batzuetan ez dutela emakumerik hartu nahi izaten, eta oso gogorra dela.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
8. Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''
Zientziaren eta artearen artean bereizketa zurruna egiten da askotan. Jose Luis Larrañaga Odriozola Arte Ederretako irakaslea da EHUn eta berak frogatu digu lotura estua dagoela bi arlo horien artean adibide erakusgarri baten bidez. Donostiako Maria Kristina zubian egindako zaharberritzea da adibidea.
1905. urtean eraikitako zubia da, azkar eta garaiko porlana erabiliz eraiki zen zubia. Urteen joanaren ondorioz, 1985.ean zaharberritu egin behar izan zen, zati batzuetan erabat berrituz. Lanetan hartutako leginei esker materialen inguruko datu gehiago izango dira hurrena berritu behar denerako.
7. Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik''
Kosmologoa da Sara Fernández Uria, egun, doktorego-tesia egiten ari da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Grabitazioa eta kosmologia kuantikoaren inguruan ari da ikertzen eta iaz, egonaldia egin zuen AEBko Penn State Unibertsitatean ikerkuntza-lerro horretan sakontzeko.
Argi esan dio Ana Galarragari fisikari izateko ez dagoela jenioa izan beharrik, ez eta "bokazio berezirik" izan beharrik ere.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
6. Ibane Aizpurua: ''Zein da estresa eta osasuna konektatzen dituen sistema?''
Miamin harrapatu dugu Ibane Aizpurua Perez. Izan ere, psikoneuroimmunologiaren arloan ari da tesia lantzen eta Miamiko Unibertsitatean egonaldia egiten ari da horretarako.
Bularreko minbizia duten emakumeengan ikertzen du. Zehazki, gizarte-laguntzako esku-hartzeek estresean nola eragiten duen eta egoera horrek osasunean izan dezakeen eragina azaldu dio Ana Galarragari.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
5. Arrate Santaolalla: ''Mundua hobetzeko ikertzen dugu''
Zer egin dezakete ikerketak eta teknologiak ingurumena hobetzeko? Horri buruz hitz egin dugu Arrate Santaolalla Ramírez ikerlariarekin "EHU - Ekinean" podcastaren atal honetan. Izan ere, egungo gizartearen kezka nagusietakoa da ingurumena eta denok egin dezakegu ekarpena hobetzeko.
Arrate, ikertzailea ez ezik irakaslea ere bada Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailean. Ikerketak duen garrantziaz, finantziazioa lortzeko izaten dituzten zailtasunez eta etorkizuneko itxaropenaz solastu da Ana Galarragarekin.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
4. Dorota Krajewska: ''Euskararen ikerketan, dena egiten zait interesgarri''
Poloniarra da Dorota Krajewska, eta bere herrialdean linguistika ikasten ari zela sortu zitzaion, lehen aldiz, euskarara hurbiltzeko aukera. Aukerari heldu, eta hurbiltzetik murgiltzera egin du jauzi, eta, orain, ikerketagai du hizkuntza hau. Dorotaren esanean, bera bezalako ikertzaileek gauza txikiak egiten dituzte, ez bereziki salgarriak, "baina horrela egiten du aurrera zientziak". Hala ere, ikerlari gisara egin duen aurkikuntza berezi baten berri ere eman dio Ana Galarragari atal honetan.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
3. Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino''
Borja Doncel erizaina da eta estereotipoak hausten ditu. Garbi zuen, erizain izan nahi zuela. Eta, justu, bestelako estereotipo eta diskriminazio-mota bat ezabatzeko lanean ari da, ikerketan eta praktikan: adinkeria.
Adinekoen kontrako diskriminazioari deitzen zaio adinkeria. Doncelek, haren ezaugarriak eta ondorioak azaltzeaz gain, jarrera honi aurre egiteko esku-hartzeen berri eman digu. Egin dituen ikerketetan halako esku-hartzeak eraginkorrak direla frogatu du, eta haurretatik hastea eta gehiago zabaltzea nahiko luke.
2. Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''
Matematikaria da Amaia Iparragirre Letamendia (Azpeitia, 1994). Amaiak eredu aurresaleen balidazio eta garapena aztertzen du. Alegia, egoera jakin batetik abiatuta, aurreikuspenak egiteko balio duten ereduetan. Gizartean erabilera anitza duen tresna da eta ez du ulertzen nolatan duen matematikak horren fama txarra, berari "ume-umetatik" horrenbeste gustatu zaionean.
Amaiak argi du emakume erreferenteak ezinbestekoak izan dituela; oso garrantzitsua iruditzen zaio matematikaren arloan genero-orekari erreparatzea, maskulinizatzen ari baita.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
1. Irene Lafuente: ''Osasuna ahoan hasten da"
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak. Hilero ikerlari bat ezagutzea da helburua, ikusgarri egitea beren lana.
Odontologia ikertzen du aurreneko gonbidatuak. Irene Lafuente Ibañez de Mendozak (Bilbo, 1994) ikerlari izatera iristeko egin duen bidea, aurkitu dituen oztopoak eta hauek nola gainditu dituen azaldu dio Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileari.
Irenek, ez zuen ohiko odontologia klinikoan aritu nahi, ikerkuntzan baizik eta aho minbiziaren eta honen prebentzioaren inguruan lan egiten du egun. Osasuna, aho osasuntsua izatetik hasten dela azpimarratzen du behin eta berriro Irenek eta odontologiari ez zaiola pertsonen osasunean duen garrantzia aitortzen.
16. Unai Arregi: ''Doktoretzak ez du esan nahi balio batzuk dituzunik''
15. Olatz Ortega: ''Ez nazazu zapaldu'' proiektuaren garrantzia
14. Aissa Barbarin: ''Portua, zabortegi handi bat da''
13. Nerea Vallejo: ''Saguzarrek berezko balioa dute''
11. Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan"
10. Aitor Marcos: ''Nor gara gu naturari prezioa jartzeko?"
9. June Madariaga: ''Nautika oso polita da, baina gustatu egin behar zaizu''
8. Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''
7. Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik''
6. Ibane Aizpurua: ''Zein da estresa eta osasuna konektatzen dituen sistema?''
5. Arrate Santaolalla: ''Mundua hobetzeko ikertzen dugu''
4. Dorota Krajewska: ''Euskararen ikerketan, dena egiten zait interesgarri''
3. Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino''
2. Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''
1. Irene Lafuente: ''Osasuna ahoan hasten da"
Iradokizunak
EHU - Ekinean
"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lana.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
PrebenTIK
IKT eta sare sozialek ezkutatu ditzaketen arriskuetaz ohartarazi nahi duen podcasta da "PrebenTIK". Fikzioaren bidez, arrisku kasu errealak lantzen dira eta hauetan oinarrituta azaleratzen dira adibideak, egoera zail horiei nola aurre hartu eta prebentzioaren garrantziaz ohartarazteko. Tresnak eskura jartzea da helburua.
Jokutopia
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

