loading

3. Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino''

EHU - Ekinean

3. Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino''

Borja Doncel erizaina da eta estereotipoak hausten ditu. Garbi zuen, erizain izan nahi zuela. Eta, justu, bestelako estereotipo eta diskriminazio-mota bat ezabatzeko lanean ari da, ikerketan eta praktikan: adinkeria. Adinekoen kontrako diskriminazioari deitzen zaio adinkeria. Doncelek, haren ezaugarriak eta ondorioak azaltzeaz gain, jarrera honi aurre egiteko esku-hartzeen berri eman digu. Egin dituen ikerketetan halako esku-hartzeak eraginkorrak direla frogatu du, eta haurretatik hastea eta gehiago zabaltzea nahiko luke.