loading

2. Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''

EHU - Ekinean

2. Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''

Matematikaria da Amaia Iparragirre Letamendia (Azpeitia, 1994). Amaiak eredu aurresaleen balidazio eta garapena aztertzen du. Alegia, egoera jakin batetik abiatuta, aurreikuspenak egiteko balio duten ereduetan. Gizartean erabilera anitza duen tresna da eta ez du ulertzen nolatan duen matematikak horren fama txarra, berari "ume-umetatik" horrenbeste gustatu zaionean. Amaiak argi du emakume erreferenteak ezinbestekoak izan dituela; oso garrantzitsua iruditzen zaio matematikaren arloan genero-orekari erreparatzea, maskulinizatzen ari baita. "EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.