loading

Ozempic botikaren normalizazioa eta gorakada Faktorian, Hondarribiko Alardea, eta munduko maparen neurriak

Faktoria 1

Ozempic botikaren normalizazioa eta gorakada Faktorian, Hondarribiko Alardea, eta munduko maparen neurriak

Diabetesa duten pertsonei ematen zaien botika izan arren, geroz eta gehiago ari da Ozempic botikaren erabilera zabaltzen. Zenbateraino hedatu da “argaltzeko” botika honen erabilera? Nork hartzen du? Ze onura ditu? Bestelakorik existitzen al da? Galdera horiek erantzuten ahaleginduko gara Faktorian. Jon Irazusta EHUko fisiología katedraduna, Lorena eta Jon farmazialariak eta Osakidetzako medikua espero ditugu. Hondarribian egun handia dute bihar, eta goizean goizetik izango da Euskadi Irratia bertan, gertatzen dena jasotzeko. Ikusmiran tartean, Nazio Batuen Erakundean egin den mudnuko mapa egiazko neurrietara egokitzeko eskaerari erreparatuko diogu Oihana Mitxelena EHUko irakaslearekin.