loading

Legaldi erdiko hauteskundeak Estatu Batuetan, Trumpen etorkizuna eta gurean Zibersegurtasuna

Faktoria 1

Legaldi erdiko hauteskundeak Estatu Batuetan, Trumpen etorkizuna eta gurean Zibersegurtasuna

Estatu Batuetan Kongresua eta Senatuaren zati bat berritzeko hauteskunde eguna da. Euskadi Irratiaren lan taldea Washingtonen da. Donald Trump presidentearen etorkizuna jokoan, bertatik kontatuko dugu azken ordua. Solasaldiaren tartean Xabier Berrueta demokratarekin eta Steve Igoa errepublikanoarekin hitz egingo dugu. Zibersegurtasunaz ariko gara. Frantzian hainbat supermerkatutan izandako ziber-erasoaren ondoren, zein sektore dauden sarera konektatuta eta gisa horretako erasoak jasateko dauden aukerez hitz egingo dugu Maria Penilla ZIUReko zuzendariarekin eta Amaia Gil Vicomtech-eko ikertzailearekin. Iker Fernandez Domotek-eko ordezkariarekin eta Mikel Olazabal Añarbeko Urak-eko zibersegurtasun zebritzu-buruarekin hitzak ere jasoko ditugu.