Funts putreak eta etxebizitza eskubidea Faktorian
Koldo Casla Nazio Batuen Erakundeko errelatore berezia etxebizitza gaietan izango dugu Faktorian, etxebizitzaz eta funts putreek eragindako etxegabetzeez aritzeko. Iruñean Testa zein Erandion Mosaic putre funtsek dituzten asmoak ere jasoko ditugu.
Solasaldiaren tartean, Kongresuan abiatu berri den ekimen baten inguruan hitz egingo dugu: Familia-prozesuetan aurretiko negoziazioen derrigortasunaren inguruan. Nere Sologaistua familia abokatuak kontatuko digu derrigortasun honek sortzen dituen arazo eta atzerapenez.
Legaldi erdiko hauteskundeak Estatu Batuetan, Trumpen etorkizuna eta gurean Zibersegurtasuna
Estatu Batuetan Kongresua eta Senatuaren zati bat berritzeko hauteskunde eguna da. Euskadi Irratiaren lan taldea Washingtonen da. Donald Trump presidentearen etorkizuna jokoan, bertatik kontatuko dugu azken ordua. Solasaldiaren tartean Xabier Berrueta demokratarekin eta Steve Igoa errepublikanoarekin hitz egingo dugu.
Zibersegurtasunaz ariko gara. Frantzian hainbat supermerkatutan izandako ziber-erasoaren ondoren, zein sektore dauden sarera konektatuta eta gisa horretako erasoak jasateko dauden aukerez hitz egingo dugu Maria Penilla ZIUReko zuzendariarekin eta Amaia Gil Vicomtech-eko ikertzailearekin. Iker Fernandez Domotek-eko ordezkariarekin eta Mikel Olazabal Añarbeko Urak-eko zibersegurtasun zebritzu-buruarekin hitzak ere jasoko ditugu.
Eider Mendoza, Faktorian
Gipuzkoako diputatu nagusia izan dugu gonbidatu nagusi.
“Mundua nora?” atalean ES-Alert sistemaz aritu dira Egoitz de la Iglesia filosofoa eta Mondragon unibertsitateko irakaslea, eta Aizpea Leizaola antropologoa eta EHUko irakaslea.
Elkarrizketa pertsonala, Pedro Miguel Etxenike fisikariari, eta Fermin Erbitiri kazetariari egin diegu, Etxenikeren biografia-liburua kaleratu berritan.
"El niño" fenomenoa
NBEn arabera, inoiz izan den fenomeno handiena izango da, eta urtearen amaieran iritsiko da puntu gorenera, batez ere, Latinoamerikan. Eneko Zuberogoitiak kontatu ditu herrialdeak ze neurri hartzen ari diren, eta Maialen Martija, Euskalmeteko meteorologoa eta El niño fenomenoaren ikertzailearekin eta Unai Pascual BC3ko ikerlaria eta Nazio Batuen aditu paneleko kidearekin sakondu dugu gaian.
Saio berezia Jerusalemetik
Israelgo parlamentuko hauteskundeei jarraipen zabala Faktorian.
- 8:30 Mikel Ayestaran, Mikel Reparaz kazetarien analisia eta herritarren iritziak. Zer dago jokoan haustekundetan - 9:05 Solasaldia: Mikel Irastorza Jerusalem, Antxon Barroso Ramallah, Xabier Madariaga, Natale Seron. Zer dio gizarteak, non dago irtenbidea. Raja, Baraa, Gazako lekukotzak. Aitor Zabalgogeaskoa, Mugarik gabeko medikuak. 9:30 Zisjordanian bizi diren palestinarren testigantzak. Nadav Weiman, "Breaking the silence" elkarteko zuzendaria. Jerusalamen: Iñaki Guridi, Oihane Yustos, Iñigo Alustiza, Beñat Ibargoien.
Brasilgo hauteskundeak eta Latinoamerikaren eskuinerako joera aztergai, eta elkarrizketa pertsonala Jurgi Camblongi
Igandeko Brasilgo hauteskundeen bigarren itzulitik abiatuta, Latinoamerikan nagusitzen ari den eskuinerako joera izango dugu aztergai Faktorian. Maider Elortegik Hegoa Fundaziotik eta Ibon Rejas EHUko ikerlariak lagunduko digute irakurketa osatua egiten.
Ekonomiaz bi eredu aztergai izaten ditugun honetan, zorpetzeaz ariko gara.
Jurgi Camblong Sophia Genetics-eko presidentea ere izango dugu Faktorian, elkarrizketa pertsonalaren tartean.
Laura Garrido (PP) Faktorian
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramalea gonbidatu dugu Faktoriara.
Egingo dugu bat Cristina Gonzales turismo sailburu berriaren kargu hartzearekin.
Nazioarteko solasaldian Kubako egoera izango dugu aztergai, besteren artean. Baita Egipto nazioartean hartzen ari den pisu estrategikoaz ere.
Altsasu 10 urte, Faktorian
Aste honetan dira hamar urte Altsasuko auzia eragin zuten gertakariak jazo zirela. Altsasuko taberna batean bi Guardia Zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskarraren ondorioz espetxe zigorra jaso zuten zortzi gaztek. Aurtengo martxoan amaitu da Altsasu auziaren bide judiziala, azken gazteak zigorra erabat beteta.
10 urteren ondoren elkartuko ditugu zortzi gazte horietako hiru: Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Iñaki Abad.
J I Asensio, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia eta J M Aburto, Bilboko alkatea
Pedro Sánchezek Espainiako Kongresurako hauteskunde iragarpena zuzenean. Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Bilboko Arte Eder Museoaren berrinaugurazioaz.
Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria Faktorian
Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakari eta Hiriburuko auzapeza gonbidatu dugu Faktoriara.
Mundua Nora atalean, Adimen Artifizialaren Liburu Zuria izango dugu aztergai Itziar Alkorta eta Egoitz de la Iglesiarekin.
Saioa amaitzeko, Ana Goitia umoregilea izango dugu gurekin “Katana” bakarrizketaren ibilbidea amaitu atarian.
Joseba Diez Antxustegi (EAJ) Faktorian, Hondarribiko hilketaz Igor Enparan alkatea, iraileko inflazioa
Joseba Diez Antxustegi EAJko Legebiltzarreko bozeramale eta EBBko kidea gonbidatu dugu Faktoriara.
Hondarribiko hilketari lotuta, Igor Enparan alkatea izan da solasaldian.
Egunari begira jarrita, Agurne Gaubeka izango dugu Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren 25. Urteurrenaz hitz egiteko.
Iraileko inflazio datuaren behin behineko datua ezagutua, Niko Cuenca ekonomialariak egingo digu analisia. Bateko eta besteko zinpeko epaimahaiak osatzen ari diren honetan, Donostiako zozketan izan gara. Eneko Etxeberriak azalduko digu solasaldian zertarako diren eta ze garrantzia duten.
Unai Hualde Faktorian, "klase ertainaz" hausnarketa, eta Gipuzkoako Artxibo Historikoko ardunaruna: Ramon Martin
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidente eta Nafar Buru Batzarreko burua izango dugu Faktorian gonbidatu.
Ekonomiaz bi eredu aurrez aurre jartzen ditugu atalean, “klase ertainaren krisia” izango dugu hizketagai Arantxa Tapiarekin eta Helena Francorekin.
Erretiroa hartzear den Gipuzkoako Artxibo Historikoko arduraduna, Ramon Martin izango dugu.
La Naval eta inguruko industrializazioa Faktorian
Ezkerraldeko industria eta zehazki La Navalen itxieraz geroztik, bertako etorkizuneko ekoizpenari egingo diogu Faktorian tartea. Gurekin izango da Gorka Alvarez Sestaoko alkatea, baita Javi Puertas Industri Ondarearen elkarteko ordezkaria eta Xabier Garai La Navaleko langile ohia ere.
Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiaren hasieran Faktorian
Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko hurrengo zuzendaria izango dugu Faktorian.
Bizitzako zalanzta etiko, filosofiko eta sozialak aztergai izango ditugu “Mundua nora” atalean. Itziar Altorta bioetikariarekin, Aizpea Leizaola antropologoarekin eta Egoitz de la Iglesia filosofoarekin “Uber-en algoritmoa” izango dugu hizketagai.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaida Faktorian
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko mahaiko presidentea izango dugu bilkura abiatu atarian.
Imanol Pradales Lehendakariaren hitzaldia amaituta lehen balorazioa egingo dute Joseba Diez Antxustegik (EAJ), Eraitz Saez de Egilazek (EH Bildu), Pau Blasik (PSE-EE) eta Laura Garridok (PP).
Lehendakariaren hitzaldiak emango duenaren zain, eta prezioen gorakada herritarren poltsikoa zenbateraino astintzen ari den ikusita, pentsatzekoa da arlo ekonomikoaz eta eros ahalmenaz ariko dela Pradales. Tarte berezia prestatu dugu herritarrei nola eragingo dien inflazioak jakiteko Amalur Angiozar Gipuzkoako Ganberako arduradunarekin eta Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.
Joseba Zalakain “Agentzia”-ko zuzendari berria Faktorian
Joseba Zalakain Agentzia Gipuzkoako zaintza eta gizarte zerbitzuak ebaluatzeko organismoaren zuzendaria izango dugu Faktorian.
Donostian Harrera Sareak migratzaileen aurkako erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu eta biharamunean espero ditugu bertako kideak.
Miren Elgarresta (Emakunde) Faktorian, Txina euskal industriaren hornitzaile, eta Eñaut Izagirre glaziologoa
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria espero dugu Faktorian.
Ekonomiaz bi iritzi aurrez aurre jarri ohi ditugun tartean, Txina zenbateraino bihurtu den euskal industriaren hornitzaile aztertuko dugu Arantxa Tapiarekin eta Helena Francorekin.
Saioa amaitzeko, elkarrizketa pertsonala egingo diogu Eñaut Izagirre glaziologoari.
Yoyes 40 urte Faktorian
Ostegunean beteko dira 40 urte Yoyes Ordiziako Euskal Jaietan ETAk hil zuela. Haren figura ekarriko dugu gogora Kepa Korta Ordiziko alkate ohi Kepa Kortaren eta Lur Olaizola zinemagilearen eskutik.
Arantzatuko eguna dela eta, dorrean gora joan gara Juan Ignacio Larrearekin.
Nazioarteko solasaldian Europar Batasuneko beto eskubideaz ariko gara Javier Unzetabarrenetxea nazioarteko zuzenbidean adituarekin.
Ozempic botikaren normalizazioa eta gorakada Faktorian, Hondarribiko Alardea, eta munduko maparen neurriak
Diabetesa duten pertsonei ematen zaien botika izan arren, geroz eta gehiago ari da Ozempic botikaren erabilera zabaltzen. Zenbateraino hedatu da “argaltzeko” botika honen erabilera? Nork hartzen du? Ze onura ditu? Bestelakorik existitzen al da? Galdera horiek erantzuten ahaleginduko gara Faktorian. Jon Irazusta EHUko fisiología katedraduna, Lorena eta Jon farmazialariak eta Osakidetzako medikua espero ditugu.
Hondarribian egun handia dute bihar, eta goizean goizetik izango da Euskadi Irratia bertan, gertatzen dena jasotzeko.
Ikusmiran tartean, Nazio Batuen Erakundean egin den mudnuko mapa egiazko neurrietara egokitzeko eskaerari erreparatuko diogu Oihana Mitxelena EHUko irakaslearekin.
Hilabete Zeutako migrazio oldetik Faktorian, euskaldunen oporlekuak hutsik, eta alderdi politikoen estrategiak
Irrati urtea abiatzeko Zeutara begira jarriko gara Faktorian. Bertatik bertara kontatuko digu Mikel Arregi lankideak bertan topatu duen egoera migratzaileen iritsieratik hilabetera, eta Ramses Mohamed Elin elkarteko kideak azalduko digu nolakoa izan den epe hau. Aitor Sagarzazuk Bruselatik kontatuko digu Europako Batasuneko herrialdeen erantzuna, eta Natale Seronek eta Jesus Prieto Mendazak egingo digute analisia.
Solasaldiaren tartean, alderdiei eskatu diegu urte politiko berri honetan izango den estrategia, apur bat bada ere, ale diezagutela. Entzungo ditugu Maitane Ipiñazar (EAJ), Paul Arzanegi (EH Bildu), Pau Blasi (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Lander Martinez (Sumar) eta Podemoseko ordezkariak.
Euskaldunek oporraldian bete eta orain hutsik geratu diren lekuekin ere egingo dugu bat; Jacarekin eta Benidormekin, besteak beste.
Saio berezia Washingtonetik
Legaldi erdiko hauteskundeak Estatu Batuetan, Trumpen etorkizuna eta gurean Zibersegurtasuna
Denis Itxaso sailburua Faktorian
Eider Mendoza, Faktorian
"El niño" fenomenoa
Goizeko albistegia
Saio berezia Jerusalemetik
Goizeko albistegia
Brasilgo hauteskundeak eta Latinoamerikaren eskuinerako joera aztergai, eta elkarrizketa pertsonala Jurgi Camblongi
Goizeko albistegia
Laura Garrido (PP) Faktorian
Eneko Goia, EAJren kongresurako hautagaia
Lander Martinez Sumarreko diputatua
Igor Fernandez, "El Jueves"
Altsasu 10 urte, Faktorian
Peio Dufau, EH Baiko diputatua
Maribel Vaquero, EAJren bozeramalea Espainiako diputatuen kongresuan
Maria Luisa Gurrutxaga alderdi sozialistako diputatua
Bingen Zupiria sailburua, Faktorian
Faktoria albistegia
Pello Otxandiano (EH Bildu) Faktorian
J I Asensio, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia eta J M Aburto, Bilboko alkatea
Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria Faktorian
Maria Ubarretxena sailburua Faktorian
Santurtziko Anderren kasuaz Faktorian
Joseba Diez Antxustegi (EAJ) Faktorian, Hondarribiko hilketaz Igor Enparan alkatea, iraileko inflazioa
Unai Hualde Faktorian, "klase ertainaz" hausnarketa, eta Gipuzkoako Artxibo Historikoko ardunaruna: Ramon Martin
La Naval eta inguruko industrializazioa Faktorian
Mikel Lezama (PP) Faktorian
Garbiñe Aranburu (LAB) Faktorian
Begoña Pedrosa hezkuntza sailburua Faktorian
Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiaren hasieran Faktorian
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaida Faktorian
Aitor Esteban (EAJ) Faktorian
Joseba Zalakain “Agentzia”-ko zuzendari berria Faktorian
Lander Martinez (Sumar) Faktorian
Miren Elgarresta (Emakunde) Faktorian, Txina euskal industriaren hornitzaile, eta Eñaut Izagirre glaziologoa
Eneko Andueza (PSE-EE) Faktorian
Yoyes 40 urte Faktorian
Ozempic botikaren normalizazioa eta gorakada Faktorian, Hondarribiko Alardea, eta munduko maparen neurriak
Imanol Pradales Lehendakariari elkarrizketa Faktorian
Mitxel Lakuntza (ELA sindikatua) Faktorian
Francesca Albanese (NBEko errelatorea) Faktorian
Ikasleek duten hezkuntza mailaz Faktorian
Hilabete Zeutako migrazio oldetik Faktorian, euskaldunen oporlekuak hutsik, eta alderdi politikoen estrategiak
Iradokizunak
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.