loading

Hilabete Zeutako migrazio oldetik Faktorian, euskaldunen oporlekuak hutsik, eta alderdi politikoen estrategiak

Faktoria 1

Hilabete Zeutako migrazio oldetik Faktorian, euskaldunen oporlekuak hutsik, eta alderdi politikoen estrategiak

Irrati urtea abiatzeko Zeutara begira jarriko gara Faktorian. Bertatik bertara kontatuko digu Mikel Arregi lankideak bertan topatu duen egoera migratzaileen iritsieratik hilabetera, eta Ramses Mohamed Elin elkarteko kideak azalduko digu nolakoa izan den epe hau. Aitor Sagarzazuk Bruselatik kontatuko digu Europako Batasuneko herrialdeen erantzuna, eta Natale Seronek eta Jesus Prieto Mendazak egingo digute analisia. Solasaldiaren tartean, alderdiei eskatu diegu urte politiko berri honetan izango den estrategia, apur bat bada ere, ale diezagutela. Entzungo ditugu Maitane Ipiñazar (EAJ), Paul Arzanegi (EH Bildu), Pau Blasi (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Lander Martinez (Sumar) eta Podemoseko ordezkariak. Euskaldunek oporraldian bete eta orain hutsik geratu diren lekuekin ere egingo dugu bat; Jacarekin eta Benidormekin, besteak beste.