loading

Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaida Faktorian

Faktoria 1

Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaida Faktorian

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko mahaiko presidentea izango dugu bilkura abiatu atarian. Imanol Pradales Lehendakariaren hitzaldia amaituta lehen balorazioa egingo dute Joseba Diez Antxustegik (EAJ), Eraitz Saez de Egilazek (EH Bildu), Pau Blasik (PSE-EE) eta Laura Garridok (PP). Lehendakariaren hitzaldiak emango duenaren zain, eta prezioen gorakada herritarren poltsikoa zenbateraino astintzen ari den ikusita, pentsatzekoa da arlo ekonomikoaz eta eros ahalmenaz ariko dela Pradales. Tarte berezia prestatu dugu herritarrei nola eragingo dien inflazioak jakiteko Amalur Angiozar Gipuzkoako Ganberako arduradunarekin eta Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.