loading

Altsasu 10 urte, Faktorian

Faktoria 1

Altsasu 10 urte, Faktorian

Aste honetan dira hamar urte Altsasuko auzia eragin zuten gertakariak jazo zirela. Altsasuko taberna batean bi Guardia Zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskarraren ondorioz espetxe zigorra jaso zuten zortzi gaztek. Aurtengo martxoan amaitu da Altsasu auziaren bide judiziala, azken gazteak zigorra erabat beteta. 10 urteren ondoren elkartuko ditugu zortzi gazte horietako hiru: Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Iñaki Abad.