3. Euskadi 87: (III) Muerte en diferido
Miguel Angel Blanco: Berrogeita zortzi orduko amets gaiztoa
ETAk 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuen Miguel Angel Blanco, PPren Ermuko zinegotzia. EGIN irratira egindako telefono deiaren bidez jakinarazi zioten Espainiako Estatuko Gobernuari 48 orduko epea ematen ziotela presoak Euskal Herrira hurbiltzeko. Ekarri ezean, bahitua hil egingo zuten.
Jose Maria Aznarren gobernuak ez zion jaramonik egin ETAren exijentziari eta erakunde armatuak mehatxua bete zuen, 29 urteko gazteari buruan bi tiro eginez. Hil urren topatu zuten Lasarten Miguel Angel Blanco eta 97ko uztailaren 13an eman zuen azken arnasa. Tentsioz betetako 48 ordu izan ziren orain 25 urtekoak.
Maixabel Lasa: ''Todos nos merecemos una segunda oportunidad''
Maixabel Lasa "gainezka" dago bere izena daraman filmak izan duen erantzunagatik. Hala adierazi zuen Iciar Bollainek zuzendutako "Maixabel" filma ikusi zuten EHUko komunikazio-ikasleekin egindako topaketa batean.
Radio Euskadik ETAren amaieraren 10. urteurrenean egin zuen saio berezi batean izan zen. Lasaren ustez, indarkeria erabili duen edonork "bigarren aukera bat merezi du" eta hori da berak topaketa leheneratzaileen bidez eskaini nahi izan duena.
Filmaren ekoizlea, Koldo Zuazua, pozarren dago gazteek filmaren ondoren protagonistari egin dizkioten galderak entzuten. Ideologia guztietako pertsonak hurbildu direla aretoetara azpimarratu du, eta hori eskertu du.
Edurne Albizu eta Benjamin Atutxa: ''Deslegitimazioan dago gakoa''
ETAk 1997an hil zuen Eugenio Olaziregiren koinata da Edurne Albizu, Benjamin Atutxa berriz, ETAk 2008an bahitu nahi izan zuen zinegotzi sozialista. Biek sinesten dute giza eskubideak urratu diren kasu guztiek behar dutela aitortza eta erreparazioa.
Edurnek sentitzen du, "lurpean bizirik ehortzita" bizi izan direla biktima asko azken hamarkadetan eta isiltasun hori azaleratzeko jarrera izan beharko lukeela gizarteak eta pertsona bakoitzak. Benjaminek berriz elkarri begitara begiratu hutsarekin urrats handiak eman daitezkeela iruditzen zaio eta adibideak jarri ditu.
Maria Jauregi: ''Aita izan zen biktima; ni, soilik, Maria naiz''
Juan Mari Jauregi eta Maixabel Lasaren alaba da Maria Jauregi eta ez da komunikabidetan azaltzeko zalea. 19 urte zituen eta Huelvan zen ETAk aita hil zionean Ingurumen ikasketak egiten. "Ez dut inoiz ihes egiteko beharrik sentitu", baina aitortzen du arnasa eman ziola distantziak. Huelvakoa du senarra eta han jaio zen bere lehen haurra ere. Aitonari zer gertatu zitzaion "gorrotorik gabe" kontatutako die seme-alabei.
Euskadi Irratiari eskaini zion aurreneko elkarrizketa Mariak, eta elkarbizitzarako denon urratsak eskatu. Mariak, Maria izan nahi du "besterik gabe".
Julen Mendoza: ''Hizkera berriak behar ditugu eta autokritika''
Errenteriako alkate ohia de Julen Mendoza, bizikidetzaren sustatzaile handia. Errenterian alderdi politiko guztiak bildu ziren bizikidetza mahaira eta horrek "konfidantza berriak" sortu zituela daki.
Denen ahaleginak lortu zuen aurrerapauso horiek ematea. "Hizkera desarmatu eta hizkuntzak konpartitu" egin behar direla uste du eta horretan sinisten du eta horretara bideratu ditu Errenteriako udaletik egin dituen saiakera guztiak. Debate politikoa etikoan bilakatzeko beharra ikusten du eta debate etikoa politikoan, horrek ekarriko dituelako aurerrapausoak bizikidetzan aurreratzeko.
Jose Antonio Azpiazu: Euskal esklabu eta trafikatzaileak ere badira
Mitoa irauli du Jose Antonio Azpiazu historialariaren ikerketak. Gizakiak merkataritzako material gisara sal-erosi ziren esklabotzarako. Historian beste askotan bezala krisi baten eraginez sortu ziren baldintzak aldaketa horretarako. 14. mendeko izurri-beltzak areagotu zuen gizarte zatiketa eta eragin zuen esklabotza zabaltzea.
19. mendean esklaboak ameriketara eramanez aberastu ziren ospe oneko gizonak ere badira, Julian Zulueta gasteiztarra edo Jose Matía Calvo donostiarra kasu. Gizonak lan behartuetarako erabiltzen ziren, maiz torturapean. Emakumezkoen kasuan, neskame edota sexu-beharturako.
Ibon Etxezarreta: ''Barkamena eskatzea, Marixabeli karga eranstea litzateke''
Ibon Etxezarreta, Maixabel Lasarekin topaketa errestauratzaileetan parte hartu zuen ETAko preso ohia da, Juan Mari Jauregiren hilketaren arduradunetako bat. ETAk eragindako biktima guztiak sentitzen ditu bere biktima eta uste du talde armatuan egon direnek asko eman dezaketela elkarbizitzaren alde.
"Maixabel", Iciar Bollainen pelikulak, ez darama bere izena, baina oinarrian bere historiaren muina ere kontatzen du. Filma zinema aretoetan erakusten den garaian, eta ETAk su etena iragarri eta 10 urtera, hitz egin dugu berarekin. ETAk kanporatu egin zuen, erreparaziorako bidea hartu zuelako. Egun hirugarren graduan dago eta jaiolekutik urrun bizi da, askok bizkarra eman ziotelako.
1. Euskadi 97: (I) Contexto histórico del secuestro de Miguel Angel Blanco Garrido
Miguel Angel Blanco Garridoren bahiketa eta heriotzaren 25. urteurrenaren inguruan egindako "Euskadi 97" telesailaren lehen atalean, Ermuko PPko zinegotzi ezezagun bat bahitu aurreko egunetan euskal gizarteak nola arnasten zuen gogoratzen dugu. Une historikoan entzuten ziren abestiak eta egun haietako albistegietan entzuten ziren berriak.
Blanco bahitu baino zortzi egun lehenago, Guardia Zibilak José Antonio Ortega Lara askatu zuen. Egun nahasiak ziren.
Miguel Angel Blanco: Berrogeita zortzi orduko amets gaiztoa
Maixabel Lasa: ''Todos nos merecemos una segunda oportunidad''
Edurne Albizu eta Benjamin Atutxa: ''Deslegitimazioan dago gakoa''
Sara Buesa: "No quiero dejar una huella de dolor y odio sino de humanidad'"
Maria Jauregi: ''Aita izan zen biktima; ni, soilik, Maria naiz''
Julen Mendoza: ''Hizkera berriak behar ditugu eta autokritika''
Jose Antonio Azpiazu: Euskal esklabu eta trafikatzaileak ere badira
Ibon Etxezarreta: ''Barkamena eskatzea, Marixabeli karga eranstea litzateke''
6. Mari Karmen Garmendia: ''Esperábamos un hilo de cordura'
5. Euskadi 97: (V) Todo cambió
4. Euskadi 97: (IV) Asesinato de Miguel Ángel Blanco
2. Euskadi 97: (II) Dias de continua vigilia
1. Euskadi 97: (I) Contexto histórico del secuestro de Miguel Angel Blanco Garrido
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
