loading

Maixabel Lasa: ''Todos nos merecemos una segunda oportunidad''

Gogoan

Maixabel Lasa: ''Todos nos merecemos una segunda oportunidad''

Maixabel Lasa "gainezka" dago bere izena daraman filmak izan duen erantzunagatik. Hala adierazi zuen Iciar Bollainek zuzendutako "Maixabel" filma ikusi zuten EHUko komunikazio-ikasleekin egindako topaketa batean. Radio Euskadik ETAren amaieraren 10. urteurrenean egin zuen saio berezi batean izan zen. Lasaren ustez, indarkeria erabili duen edonork "bigarren aukera bat merezi du" eta hori da berak topaketa leheneratzaileen bidez eskaini nahi izan duena. Filmaren ekoizlea, Koldo Zuazua, pozarren dago gazteek filmaren ondoren protagonistari egin dizkioten galderak entzuten. Ideologia guztietako pertsonak hurbildu direla aretoetara azpimarratu du, eta hori eskertu du.