loading

Miguel Angel Blanco: Berrogeita zortzi orduko amets gaiztoa

Gogoan

Miguel Angel Blanco: Berrogeita zortzi orduko amets gaiztoa

ETAk 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuen Miguel Angel Blanco, PPren Ermuko zinegotzia. EGIN irratira egindako telefono deiaren bidez jakinarazi zioten Espainiako Estatuko Gobernuari 48 orduko epea ematen ziotela presoak Euskal Herrira hurbiltzeko. Ekarri ezean, bahitua hil egingo zuten. Jose Maria Aznarren gobernuak ez zion jaramonik egin ETAren exijentziari eta erakunde armatuak mehatxua bete zuen, 29 urteko gazteari buruan bi tiro eginez. Hil urren topatu zuten Lasarten Miguel Angel Blanco eta 97ko uztailaren 13an eman zuen azken arnasa. Tentsioz betetako 48 ordu izan ziren orain 25 urtekoak.