loading

Maria Jauregi: ''Aita izan zen biktima; ni, soilik, Maria naiz''

Gogoan

Maria Jauregi: ''Aita izan zen biktima; ni, soilik, Maria naiz''

Juan Mari Jauregi eta Maixabel Lasaren alaba da Maria Jauregi eta ez da komunikabidetan azaltzeko zalea. 19 urte zituen eta Huelvan zen ETAk aita hil zionean Ingurumen ikasketak egiten. "Ez dut inoiz ihes egiteko beharrik sentitu", baina aitortzen du arnasa eman ziola distantziak. Huelvakoa du senarra eta han jaio zen bere lehen haurra ere. Aitonari zer gertatu zitzaion "gorrotorik gabe" kontatutako die seme-alabei. Euskadi Irratiari eskaini zion aurreneko elkarrizketa Mariak, eta elkarbizitzarako denon urratsak eskatu. Mariak, Maria izan nahi du "besterik gabe".