loading

Jose Antonio Azpiazu: Euskal esklabu eta trafikatzaileak ere badira

Gogoan

Jose Antonio Azpiazu: Euskal esklabu eta trafikatzaileak ere badira

Mitoa irauli du Jose Antonio Azpiazu historialariaren ikerketak. Gizakiak merkataritzako material gisara sal-erosi ziren esklabotzarako. Historian beste askotan bezala krisi baten eraginez sortu ziren baldintzak aldaketa horretarako. 14. mendeko izurri-beltzak areagotu zuen gizarte zatiketa eta eragin zuen esklabotza zabaltzea. 19. mendean esklaboak ameriketara eramanez aberastu ziren ospe oneko gizonak ere badira, Julian Zulueta gasteiztarra edo Jose Matía Calvo donostiarra kasu. Gizonak lan behartuetarako erabiltzen ziren, maiz torturapean. Emakumezkoen kasuan, neskame edota sexu-beharturako.