loading

Buñuelos de espinacas y panceta

Las recetas de Fernando Canales

Buñuelos de espinacas y panceta

Fernando Canalesek espinaka eta hirugihar-buñueloak prestatzen ditu. Salteatu espinaka freskoak olioarekin eta hirugihar txikituarekin, eta gehitu ogi birrindua. Nahastu betegarria irinarekin, arrautzekin, esnearekin, gurinarekin eta gatzarekin egindako masarekin. Utzi hozkailuan hozten, eta frijitu zati txikiak olio ugaritan bost bat minutuz, urre-kolorea hartu arte. Nahi izanez gero, aire-frijigailuan ere buka daitezke, 180 ºC-an. Osagaiak: 250 g irin, 2 arrautza, litro erdi esne, 100 g gurin, 400 g espinaka fresko, hirugiharra edo beikona, 50 g ogi birrindu, olioa eta gatza.