loading

Hojaldre de pera y caramelo

Las recetas de Fernando Canales

Hojaldre de pera y caramelo

Canalesek udare- eta karamelu-hostorea prestatuko du Dani Esquerrorekin batera, udare gogorrak aprobetxatzeko postre erraz bat. Zuritu udareak, moztu erditik eta egosi uretan, ardo zuri pixka batekin, azukre-koilarakada batekin eta gatz apur batekin, bigundu arte. Margotu hostore-xaflak arrautza irabiatuarekin eta sartu labean, 180 °C-an, 15 minutuz. Hoztutakoan, moztu udareak xerra finetan, jarri hostorearen gainean eta amaitzeko, karamelu-siropo ugari bota gainetik. Osagaiak: udare gogorrak, hostore-xaflak, arrautza, karamelu-siropoa, ura, ardo zuria, azukrea eta gatza.