loading

Cazuela de pulpo y gambones

Las recetas de Fernando Canales

Cazuela de pulpo y gambones

Fernando Canalesek, Euskalduna by Etxanobe jatetxeko sukaldariak, otarrainxkak gordinik zuritzen hastea proposatu digu. Kazerola batean oliba-olioarekin, piper gorria karratutxo oso txikitan potxatzen da su motelean; honek olioa gorri-gorri uzten du eta ez dago zuritu beharrik hain fin moztuta egotean ez baita nabaritzen. Olio horretan bertan otarrainxkak arin-arin frijitzen dira gatz pixka batekin, kanpotik eginda eta barrutik zukutsu geratzeko moduan. Jarraian, moztutako olagarroa gaineratzen da, dena ondo nahasten da eta piperrauts keztatuekin ontzen da. Osagaiak olagarro eta otarrainxka kazerola egiteko: -Olagarro-hankak egosiak (hutsik ontziratuak) -Otarrainxkak -Piper gorri handia -Oliba-olioa -Piperrauts keztatua (gozoa edo mina) -Gatza