loading

Pimientos asados con salsa de miso

Las recetas de Fernando Canales

Pimientos asados con salsa de miso

Canalesek piper erreak miso-saltsarekin prestatuko ditu, sukaldaritza tradizionala japoniar ukitu batekin uztartzen dituen proposamena. Igurtzi piperrak oliba-olioarekin eta erre labean, tenperatura maximoan, 20 minutuz gutxi gorabehera. Estali piper erreak, errazago zuritzeko, eta prestatu saltsa miso-pasta, limoi-zukua, eztia, olioa eta piperrek erretzean askatutako zukua nahastuz. Zuritu eta moztu piperrak, estali saltsarekin eta amaitzeko, sesamo-haziak bota gainetik. Osagaiak: piper gorriak, oliba-olioa, 30 g miso-pasta, 15 g limoi-zuku, koilarakadatxo bat ezti eta sesamo-haziak.