loading

Lomos de merluza al txakoli

Las recetas de Fernando Canales

Lomos de merluza al txakoli

Fernando Canalesek txakolinarekin prestatutako legatz-solomoak proposatzen ditu, errezeta erraz eta ekonomikoa. Moztu porrua zati finetan, eta konfitatu gurinarekin eta gatz pixka batekin 30 minutuz su motelean. Markatu legatz izoztua olio beroko zartaginean bizpahiru minutuz. Bueltatu, gehitu txakolin-zorrotada bat eta estali zartagina bost minutuz. Itzali sua eta utzi beste hamar minutuz pausatzen. Zerbitzatu legatza porru konfitatuarekin. Osagaiak: legatz-solomo izoztuak, porru 1, txakolina, gurina, oliba-olioa eta gatza.