18. Artxiboa: La historia del Festival en tres dimensiones
Endika Reyk, Neus Sabaték eta Felipe Cabrerizok bi aste igaro dituzte ARTXIBOAn, Donostia Zinemaldiko artxiboan, euren ikerkelanak gauzatzen. Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako José Ángel Herrero-Velarde beka lortu duten lehen hiru pertsonak dira. Zinemaldian egondako zuzendari berrien lanak; sozialismoaren eragin-eremuko herrialdeetako zinema; eta, Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé Donostian berriz elkartu zireneko unea aztertzen ari dira, hurrenez hurren, beken lehen deialdian.
45. Diego Luna
Euskadi Basque Country 2030 Agendan antolatutako jardueren artean, Donostia Zinemaldiaren Pentsamendua eta Eztabaida arloak solasaldi bat antolatu zuen 74. Edizioan, zinema errealitatean esku hartzeko modu gisa duen zereginari buruz. Horretarako, 2026ko irailaren 21ean, Tabakalerako 1. aretoan solasaldia egin zen Diego Luna aktore, zuzendari eta ekoizle mexikarrarekin. Lunak “Ceniza en la boca” bere film berria aurkeztu zuen Horizontes Latinos sailean, baina Donostiako publikoarentzat hain ezaguna ez den bere lanaren alderdi bati buruz hitz egin zuen: Ambulante jaialdiari buruz, hain zuzen ere. 2005ean sortu zuen irabazi-asmorik gabeko erakunde hori, Elena Fortes eta Gael García Bernalekin batera, Mexikon dokumental-zinema babestu eta zabaltzeko helburuarekin. Solasaldia Noemí Cuetosek, ICEX España Exportación e Inversiones erakundeko zinema-sektoreko buruak, moderatu zuen.
43. Alexandre Desplat y Alberto Iglesias
Alberto Iglesias (“Hable con ella”, “La piel que habito”, “Madres paralelas”) eta Alexandre Desplat (“The Grand Budapest Hotel”, “The Shape of Water”, “The King's Speech”) konpositoreak Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan elkartu ziren zinemako ibilbideaz eta beren partiturei forma ematen dien sormen-prozesuaz hitz egiteko. Hizketaldia Paula Olaz konpositoreak moderatu zuen 2025eko irailaren 20an Tabakalerako zineman.
42. Joachim Trier
María Zamora ekoizleak Joachim Trier zinema-zuzendariarekin hizketaldia moderatu zuen 73. Zinemaldiarekin bat etorriz. Trierrek Perlak sailean parte hartu zuen bere film berriarekin, “Affeksjonverdi / Sentimental Value” (Sentimentu balioa), Canneseko zinema-jaialdian Grand Prix delakoa irabazi ondoren eta, besteak beste, nazioarteko film onenaren Oscar saria eskuratu aurretik. “Oslo, 31. August” (Abuztuaren 31.a” edo “Verdens verste menneske” / “The Worst Person in the World” (Munduko pertsonarik okerrena) bezalako lanen egileak 2025eko irailaren 21ean eskaini zuen hizketaldia, Tabakalerako zinema-aretoan, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioaren barruan.
41. Jaume Claret Muxart
Jaume Claret Muxart zinemagile katalanak hizketaldi bat eskaini zuen bere lehen film luzea, “Estrany riu”, aurkezteko. Lana Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatu zen, Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti ataletik igaro ondoren. Muxart, Elías Querejeta Zine Eskolako (EQZE) eta Ikusmira Berriak programako ikasle ohia da, eta hain zuzen ere bertan garatu zuen proiektu hau.
Zinemagileak, Donostia Zinemaldiaren zuzendariorde Maialen Belokirekin hitz egin zuen bere ibilbidearen lehen urratsei eta lehen film bat aurrera ateratzeak dakarren guztiari buruz. Nest sailaren baitan egindako hizketaldia 2025eko irailaren 24an gauzatu zen, Tabakalerako zinema-aretoan eta Zinemaldiaren 73. edizioaren barruan.
40. Gia Coppola
Gia Coppola, Estatu Batuetako zinema-zuzendariakZinemaldia-ren Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen 2024an “The Last Showgirl” filmarekin. 2025eko edizioan, berriz, Epaimahai Ofizialeko kide izan zen eta Donostiara itzulita, zineman egindako ibilbideaz hitz egin zuen. Tabakalerako zinema-aretoan egin zen saioa, 2025eko irailaren 23an, Nest Hizketaldiak ekimenaren barruan. Alejo Duclosek gidatu zuen solasaldian, Coppolak bere begirada, sormen-prozesua eta zinema bizitzeko duen modua azaldu zituen.
39. Harris Dickinson eta Aarchie Perch (Devisio Pictures)
Harris Dickinson aktore eta zuzendari britainiarrak eta Archie Pearch ekoizleak “Urchin” aurkeztu zuten Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan. Dickinsonen lehen film luzeak Un Certain Regard sailean parte hartu zuen Canneseko zinema-jaialdian eta FIPRESCI Saria eta Aktore Onenaren Saria eskuratu zituen. Horren ondoren lehiatu zen, Zabaltegi-Tabakalera sailean.
2025eko irailaren 20an Tabakalerako zinema aretoan eta Wendy Mitchell Zinemaldiko delegatuak gidatutako hizketaldian, lehen film bat aurrera ateratzearen erronkez, euren sormen-prozesuaz eta 2023an sortu zuten Devisio Pictures ekoiztetxeaz aritu ziren. Londresen eta New Yorken dituzte egoitzak.
38. Claire Denis: Le Cri des Gardes - The Fence
Claire Denisek, zinema garaikideko ahots berezi eta ospetsuenetakoa denak, Nest saileko hizketaldi batean parte hartu zuen 2025eko irailaren 22an, bere ibilbide luzeaz hitz egiteko. Tabakalerako zinema-aretoan egin zen solasaldia eta Irati Crespo Artxiboa-ko koordinatzaileak egin zituen moderatzaile lanak. Bere obraren inguruan hitz egiteaz gain, “Le Cri des Gardes / The Fence” bere azken lanari buruz ere mintzatu ziren. Filma Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Sail Ofizialean hautatua izan zen.
37. Jonás Trueba y José Luis Guerin: "Historias del buen valle"
Tabakalerako Zinema Aretoan José Luis Guerin eta Jonás Trueba, “Historias del buen valle” / “Good Valley Stories” filmaren zuzendari eta ekoizlearen arteko hizketaldia izan zen 2025eko irailaren 26an.
Truebak, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan Nest saileko epaimahaiburu ere izan zenak, zinegilearekin izandako solasaldia gidatu zuen. Hizpide den filma, Sail Ofizialean aurkeztutakoa da eta Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen.
36. Jornada series: Historias para no dormir. El boom de las series españolas sobre crímenes
Tabakalerako Z aretoak telesailei eskainitako ohiko jardunaldia hartu zuen 2024ko irailaren 21ean. Oraingo honetan, krimenei buruzko Espainiako telesailen booma aztertu zuten. Azken urteotan nabaria da “true crime” delakoak pizten duen interesa gero eta handiagoa dela. Fikzioak edo dokumentalak izan, streaming bidezko eduki-banatzaileek halako gertakariak benetako entretenimendu-maukatzat jo ohi dituzte, interes handia pizten baitute. Isabel Vazquez gidoilari eta aurkezleak gidatutako hizketaldian, Laura Sarmiento sortzaile eta gidoilariak, Susana Herreras ekoizleak eta Elias Leon Siminiani ekoizle, gidoilari eta zinemagileak hartu zuten parte.
35. Jane Schoenbrun
Jane Schoenbrunek Zabaltegi-Tabakaleran parte hartu zuen Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioan “I Saw the TV Glow” bere azkeneko filma luzearekin. Aurretik, Sundanceko Midnight atalean estreinatu zen eta Berlinaleko Panorama sailean programatu.
Bere bisitaren harira, hizketaldi baten protagonista izan zen Tabakalerako Zinema aretoan 2024ko irailaren 25ean, eta bertan Amaia Serrulla, Dokumentazioa eta Filmak saileko arduraduna aritu zen moderatzaile lanetan. Solasaldia, Nest sailaren barruan programatutako saioen parte izan zen.
34. Nuevos medios: cine y festivales en la era de las redes sociales
Guy Lodge zine kritikari eta idazlea izan zen “Hedabide berriak: zinema eta jaialdiak sare sozialen garaian” hizketaldiaren moderatzailea. Wendy Ide (The Observer), Diego Batlle (Otroscines.com) eta Pepa Blanes (Cadena Ser) profesionalek parte hartu zuten hizketaldian.
“Zinemaldia” podcastaren honetan jasotzen den hitzordua 2024ko irailaren 27an gauzatu zen Tabakalerako Z Aretoan, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 72. edizioaren baitan.
33. Artxiboa: Zinema-jaialdiek eta kanon filmikoa, Hollywoodeko zinemagile klasikoen atzerabegirakoak, eta zine zientifikoaren garapena
Asier Aranzubia, Zigor Etxebeste eta Paula Arantzazu Ruiz dira Donostia Zinemaldiaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) José Ángel Herrero-Velarde beken hirugarren edizioan hautatutako ikertzaileak. 2025eko Uztaileko bi astetan zehar, egonaldia egin dute hirurek Artxiboan, Zinemaldiko artxibo historikoan. Bertan, Aranzubiak materiala bildu du zinema-jaialdiek kanon filmikoa sortzeko orduan duten eragina aztertzeko, arreta berezia jarriz "El espíritu de la colmena" (1973) lanean.Etxebestek Hollywoodeko zinemagile klasikoek Zinemaldira egindako bisitak ikertu ditu, bai eta Donostian euren lanen gainean egindako atzerabegirakoak ere, Miguel de Echarri Zinemaldiko zuzendari izan zen garaikoak; eta Ruizek Donostian 1965etik aurrera egindako Hezkuntza, zientzia eta kulturako zinemari eta telebistari buruzko nazioarteko jardunaldiek zinema zientifiko-medikoaren garapenean izandako garrantzia aztertu du.
32. Andrew Garfield, John Crowley, Nick Payne
Andrew Garfield aktoreak, “We Live in Time” filmaren protagonistak, Donostia Zinemaldiko 72. edizioaren hizketaldietako batean parte hartu zuen 2024ko irailaren 27an. Tabakalerako Zinema Aretoan egin zen ekitaldian harekin batera aritu ziren Zinemaldia itxi zuen filmaren zuzendaria, John Crowley, eta Nick Payne, gidoilaria. Amaia Serrullak, Zinemaldiko Dokumentazioa eta Filmak saileko arduradunak gidatu zuen mahai ingurua.
31. Laura Carreira
Zinemak, aldaketa eragiteko, kontzientziak astintzeko, gizarteak krisiei erantzuteko, istorioak sustatzeko eta gizartearen moduak alda arazteko dituen aukerez hitz egin zuen Laura Carreirak “Hizketaldiak” sailean.
Carreirak, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen “On Falling” (Sail Ofiziala, 2024) bere lehen film luzearekin. Portugalgo zinemagilearen hizketaldia, 2024ko irailaren 26an izan zen, Tabakalerako zinema aretoan, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan, Nest sailaren barruan antolatuta eta Amaia Serrulla Dokumentazioa eta Filmak Saileko arduradunak moderatuta.
30. Música y cine: "La guitarra flamenca de Yerai Cortés"
Antón Álvarezek (C. Tangana), Kutxabank-New Directors sariaren aipamen berezia lortu zuen “La guitarra flamenca de Yerai Cortés”, zuzendari gisa egindako lehen filmarekin. 2024ko irailaren 24an BIMErekin lankidetzan eta Nest sailaren barruan programatutako musika eta zinemari buruzko hizketaldi batean hartu zuen parte musikaria ere baden zinemagileak. Álvarezekin batera aritu ziren Yerai Cortés eta Harto Rodríguez, biak filmeko musikaren egileak. Irati Crespo, Artxiboa-ko koordinatzaileak egin zituen moderatzaile lanak.
29. Artxiboa: Nuevo Cine Español, Animación y Jornadas de Escuelas de Cine en el Festival
Carlos Heredero, Harri Fernández eta Sonia García López dira egunotan José Ángel Herrero-Velarde beken bigarren edizioan parte hartu duten hiru ikertzaileak. Zinemaldiak 60ko hamarkadako Espainiako Zinema Berriarekin izan zuen harremana, animazio-zinemaren presentzia historikoa, eta Zinema Eskolen Nazioarteko Jardunaldiek gertaera historikoetan, adibidez, 68ko maiatzean, izan zuten eragina ari dira aztertzen, hurrenez hurren, Heredero, Fernandez eta García López.
27. Artur Tort
2023ko irailaren 29an, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan antolatutako hizketaldien barruan, Artur Tort argazkigintza- eta muntaketa-lanari buruz mintzatu zen Tabakalerako zinema-aretoan. Tortek Albert Serra zinemagilearekin lan egin ohi du, eta biek elkarlanean egindako azken obrak "Tourment sur les îles / Pacifiction" ( 2022) argazki onenaren César Saria eraman zuen.
28. Klasikoak: Un festival de cine clásico extendido en el tiempo y en el espacio
Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza- eta hautespen-batzordeetako kidea da Klasikoak filmari eskainitako Zinemaldia Podcasteko atal berezi honen anfitrioia. Klasikoak marka berri horren babespean, denboran eta espazioan luzatutako zinema klasikoko jaialdi moduko bat sortu da, lehendik martxan zeuden hiru programa biltzen dituena: Filmategiaren udaberriko zikloa, Zinemaldiaren atzerabegirako klasikoa eta Klasikoak saila. Podcastera gonbidatutako ahotsak honako hauek dira: Valeria Camporesi, Espainiako Filmategiko zuzendaria; Quim Casas eta Felipe Cabrerizo, Italiako polizia-zinemari (poliziesco deritzonari) buruzko atzerabegirakoaren koordinatzaileak; eta Montxo Armendariz, duela 40 urte ‘Tasio’ (1984) filma zuzendu zuena; Euskadiko Filmategiak ‘Tasio’ zaharberritu du, eta Cannes Classicsen eman ondoren, Zinemaldiko Klasikoak saila inauguratuko du.
26. "Vestida de azul"
"Vestida de azul": 1983ko Zinemaldiko trans oroimena eta aktibismoa izenburua izan zuen topaketa egin zen Donostia Zinemaldiaren 71. Edizioan, Tabakalerako Z aretoan, 2023ko irailaren 28an. Vestida de azul: 1983ko Zinemaldiko trans oroimena eta aktibismoa izenburupean, helburu bikoitza izan zuen ekitaldiak: alde batetik, Zinemaldian estreinatu zen "Vestida de azul" (1983) filmaren 40. urteurrena ospatzea (Antonio Giménez Ricoren dokumentalak Transizio garaiko emakume transen esperientziak jaso zituen), eta bestetik, film hartan oinarrituta dagoen "Veneno" telesailaren bigarren denboraldiaren estreinaldia ospatzea. Bertan izan ziren Julen Zabala aktibista, Ian de la Rosa gidoilaria, Lola Rodríguez aktorea eta Nacha, "Vestida de azul" filmean parte hartu zuten sei trans emakumeetako bat.
25. Deborah Williams
2023ko irailaren 26an, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan, Deborah Williamsek ikus-entzunezko sektoreko aniztasunak duen balioaz hitz egin zuen Tabakalerako Z aretoan. Williams Creative Diversity Network taldeko zuzendari exekutiboa da, eta 30 urte baino gehiago daramatza telebistan, zineman eta antzerkigintzan lanean, bai eta kultura- eta sormen-industrietan orokorrean politikak garatzen ere; Williamsek diseinatu zituen BFIren aniztasun-estandarrak eta Arts Council England taldeko berdintasun-analisirako prozesua.
24. Christian Petzold
2023ko irailaren 25ean, Nesteko ikasleak Christian Petzoldekin elkartu ziren Tabakalerako zinema-aretoan. Zinemagile germaniarra "Phoenix" (2014) filmarekin lehiatu zen Sail Ofizialean eta FIPRESCI saria eskuratu zuen. 71. edizioan Donostiara itzuli zen eta Berlinalen Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen Roter Himmel / Afire filma Perlak sailean aurkezteaz gain, epaimahai ofizialeko kide ere izan zen.
23. Kitty Green
Kitty Green australiarrak "The Assistant" (2019) zuzendu zuen, eta, aurten, Urrezko Maskorra irabazteko lehiatu da Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan "The Royal Hotel" (2023) filmarekin. 2023ko irailaren 25ean hizketaldi bat eskaini zuen Tabakalerako Z aretoan, non "Casting JonBenet" (2017), "The Face of Ukraine: Casting Oksana Baiul" (2015) eta "Ukraine Is Not a Brothel" (2013) dokumentalen errealizadoreak zinemaren botere eraldatzaileari buruz hitz egin baitzuen.
22. Lila Avilés
2023ko irailaren 28an, Lila Avilés zinemagile mexikarrak eskola magistrala eskaini zuen Tabakalerako zinema-aretoan. Bertan aurkeztu zuen Horizontes Latinos sailean programatutako "Totem", bere bigarren film luzea, aurretik Berlinalen lehiatu zena. Avilések bere lehen filma, "La camarista / The Chambermaid" (2018), New Directors-en aurkeztu zuen, eta aurten Nest The Mediapro Studio Sariaren epaimahaiburua izan da Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan.
21. Raven Jackson
2023ko irailaren 26an, Raven Jacksonek eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema-aretoan. Estatu Batuetako zuzendaria, 2018an "Nesten Nettles" film laburrarekin parte hartu zuena, Donostiara itzuli zen 71. edizioan "All Dirt Roads Taste of Salt" film luzea aurkezteko. Bere lehenbiziko lan luzearen estreinaldia mundu osoan izan zen, Sundanceko U.S. Dramatic Competition sailean, eta bere proiektu-fasean Ikusmira Berriak egonaldien programan parte hartu zuen.
20. C. Tangana & Little Spain
Little Spain ekoiztetxeko Cris Trenas, Rogelio González eta Santos Bacana zuzendariek eta C. Tangana artistak, "Esta ambición desmedida / This Excessive Ambition" lanaren protagonistak, proiektu dokumental honetan murgiltzera bultzatu dituen sormen-prozesuaz hitz egin zuten, baita horiek sortzeko mugez edo mugarik ezaz ere. 2023ko irailaren 30ean izan zen hizketaldia, Tabakalerako zineman, Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan.
19. Tres nuevas aproximaciones a la historia del Festival
Minerva Campos, Violeta Kovacsics eta Aida Vallejo dira egunotan José Ángel Herrero-Velarde beken bigarren deialdian parte hartu duten hiru ikertzaile berriak. Alde batetik, Campos Zinemaldiak Zinema Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioarekin (FIAPF) izandako harremana ikertzen ari da; bestetik, Kovacsics Trantsizioko zinema eta urte haietan Zinemaldiak zituen erronkak eta zailtasunak aztertzen ari da; eta, azkenik, Vallejo Zinemaldiaren historia soziokulturala aztertzen ari da, berau garatzen den espazioen azterketaren bidez.
17. Antxon Eceiza, zinemagile bat baino gehiago
Antxon Eceiza zinema-kritikaria eta Nuevo Cine Español joerako ordezkari garrantzitsua izan zen; Donostia Zinemaldian hainbat ardura izan zituen; ‘Ikuska’ dokumental-sorta ekoiztu eta, besteak beste, ‘Ke arteko egunak’ filma zuzendu zuen; euskaraz egindako zinemaren aitzindaria izan zen, zinemagilea eta eragilea aldi berean… Baina hil eta 12 urtera, zuzendari ‘maldito’ ala gaitzetsitakoaren etiketari lotuta jarraitzen du donostiarrak. Zergatik? Kapitulu honetan galdera horri eta beste hainbat konturi erantzuna ematen saiatuko dira Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendariordea, Irati Crespo Artxiboko lankidea eta Beñat Sarasola ikerlari eta irakaslea. Horretarako, Euskadiko Filmategian gordetzen den Eceizaren artxibo pertsonaletik hiru dokumentu hautatu dituzte.
16. Selva Almada
Donostia Kulturaren Literaktum jaialdiarekin elkarlanean, 2022ko irailaren 19an zinemaren eta literaturaren arteko harremanei buruzko solasaldia izan zen Okendo kultur etxean, Selva Almadaren eskutik. Lucrecia Martel bezalako zuzendarien lanari lotuta egon den idazle eta gidoilari argentinarra New Directorseko epaimahaikide izan zen Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan.
15. Natalia López Gallardo
Natalia López Gallardo zinemagile boliviarrak eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 70. edizioan. Saioa Tabakalerako zinema aretoan egin zuen, 2022ko irailaren 23an, eta bere azken filmak, " Manto de gemas" izenekoak, Zabaltegi-Tabakalera saileko programazioan parte hartu zuen Berlinaleko Epaimahaiaren Saria irabazi ondoren.
14. Jean-Baptiste de Laubier eta Aránzazu Calleja
Zinemarako soinu-sorkuntza izan zen 2022ko irailaren 22an Tabakalerako zinema-aretoan egin zen saioko protagonista. Hitzordua Pentsamendua eta Eztabaidak antolatu zuen BIMErekin elkarlanean, eta Jean-Baptiste de Laubier "Para One" konpositore, musika elektronikoaren ekoizle eta zinemagilearen eta Aránzazu Calleja musikari eta konpositorearen arteko hizketaldia izan zen (Callejak moderatzaile lanak egin zituen).
13. Ruth Beckermann
Ruth Beckermann zinemagile austriarrak eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 70. edizioan. "Mutzenbacher" bere azken film luzea Berlinaleko Encounters saileko irabazlea izan zen eta, ondoren, Zabaltegi-Tabakaleran programatu zen. Hitzordua Tabakalerako zinema aretoan izan zen 2022ko irailaren 21ean.
12. Ariadna Dot eta Giovanni Pompili
Ariadna Dot ekoizleak eta Giovanni Pompili ekoizle eta Torino Green Lab laborategiko koordinatzaileak filmaketen eta ekoizpen zinematografikoaren ingurumen-jasangarritasunari buruz hitz egin zuten, elkarrekin ekoitzi duten film baten kasuan funtsatuta: Carla Simónen Alcarràs, Berlinaleko Urrezko Hartzaren irabazlea eta Made in Spain sailean programatua. Hizketaldia Tabakalerako zinema aretoan izan zen 2022ko irailaren 20an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko Pentsamendua eta Eztabaida jardueren barruan.
11. Isabel Coixet
Isabel Coixetek "El sostre groc / The Yellow Ceiling" filma lehiaketatik kanpo aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Sail Ofizialeko Emanaldi Berezien barruan. Zinemagile kataluniarra Pentsamendua eta Eztabaida arloak DAMArekin elkarlanean antolatutako hizketaldi batean ere izan zen. Topaketa Tabakalerako zinema aretoan izan zen, 2022ko irailaren 19an.
9. Shahrbanoo Sadat
Shahrbanoo Sadat zuzendari afganiarrak klase magistrala eman zuen 2021eko irailaren 21ean Tabakalerako Z aretoan, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren baitan. Solasaldian, emakumezko zuzendari batek Afganistanen dituen erronkei buruz eta bertako herrialdeko zinemagintzari buruz hitz egin zuen. Sadaten lehenbiziko filma, "Wolf and Sheep" (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs-en saritua izan zen, baita "The Orphanage" (2019) bere bigarren filma ere.
8. James Mockoski
James Mockoski zinema-artxibozain eta American Zoetrope konpainiako zaharberritze-arduradunak Francis Ford Coppola zinemagilearen filmekin egin duen lana azaldu zuen Donostia Zinemaldiko 69. edizioan. Besteak beste, "Apocalypse Now" filmari eta Klasikoak sailean proiektatu ziren "The Rain People eta The Outsiders" lanei buruz hitz egin zuen Tabakalerako Z aretoan 2021eko irailaren 21ean eginiko eskola magistralean.
7. Laura Wandel
Donostia Zinemaldira itzuli zen 69. edizioan eskola magistrala emateko 2007an "Murs" film laburrarekin Nest sailean parte hartu zuen Laura Wandel zinemagile belgiarra. Gainera, 2021eko irailaren 22an Wandelek Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu zuen "Un monde / Playground" bere lehen film luzea, Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu eta FIPRESCI saria lortu ondoren.
6. Paolo Sorrentino
Paolo Sorrentinok eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 69. edizioan. Gainera, zuzendari eta gidoilari italiarrak "È Stata La Mano di Dio / The Hand of God" (2021) filma aurkeztu zuen Veneziako zinema-jaialdiko lehiaketa ofizialean izan ostean." La grande bellezza / The Great Beauty" (2013) filmaren egileak bere azken lanari eta zazpigarren artearekin duen loturari buruz hitz egin zuen Tabakalerako zinema-aretoan 2021eko irailaren 22an.
5. Marc Orts
"Ikus-entzunezko soinua: jatorritik Full Immersive-raino" izena izan zuen Marc Ortsek Donostia Zinemaldiko 68. edizioan online eginiko eskola magistralak. Orts Deluxe Spain-eko soinu-arduraduna eta sormen zuzendaria da, eta bost aldiz irabazi du soinu onenaren Goya saria. Besteak beste, honako zuzendariekin egin du lan: J.A. Bayona, Pedro Almodóvar, Daniel Monzón eta Jaume Balagueró. Hitzaldian soinu-teknologiaren bilakaerari eta bere erreprodukzio-formatuaren arabera soinu-banda bat sortzeko prozesuari buruz hitz egin zuen Ortsek. Eskola magistrala Zinemaldia & Technology ekimenaren parte izan zen eta Creative Europe MEDIAren laguntza eduki zuen.
4. Ted Hope
Ted Hopek, Oscar sarietarako 12 izendapen lortu dituenak, online eskola magistral bat egin zuen Donostia Zinemaldiko 68. edizioan. Ekoizle estatubatuarrak 90eko hamarkadan ekin zion bere ibilbideari eta funtsezko pieza izan zen hamarkada horretan zinema independenteak izan zuen arrakastan; izan ere, Ang Lee, Todd Solondz, Alejandro González Iñárritu eta Michel Gondry zuzendarien lanak ekoitzi izan ditu. Geroago, Amazon Studiosen sartu bazen ere, Donostiako hitzaldia ekoizpen independentearen mundura itzuli zen unean eskaini zuen. Creative Europe MEDIA eta Industria Kulturalaren eta Kooperaziorako Zuzendaritza Nagusiaren (ICC) laguntzarekin egin zen eskola magistrala.
3. Francisco Ramos
Francisco Ramos ekoizle mexikarra jatorriz espainieraz sorturiko Netflixeko edukien presidenteordea da Latinoamerikan. Ramosek, ekoizpen independenterako eta, oro har, ikus-entzunezkoaren industriarako planteatzen diren erronka eta aukerei buruz hitz egin zuen Agustina Chiarino (Mutante Cine) eta Olmo Figueredo (La Claqueta PC) ekoizleekin. Netflixen 2017an sartu zen arte, Espainian gauzatu zuen bere ibilbide profesionala. Hala, Aurum Producciones konpainia banatzailean lan egin ondoren, ekoizle independente gisa hasi zen lanean. 2009tik 2017ra, Zeta Taldearen ikus-entzunezkoen adarrerako proiektuak ekoitzi zituen. Bere ibilbidean zehar 50 film eta telebista-programa baino gehiago ekoitzi ditu. Hizketaldia online egin zen Donostia Zinemaldiko 68. edizioan (2020) eta Europa Creativa MEDIA Desk Euskadiren laguntza izan zuen.
2. Aaron Sorkin
Aaron Sorkin Estatu Batuetako antzerkigile, ekoizle eta zuzendariak eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 68. edizioan. "A Few Good Men" (Rob Reiner, 1992) filmaren gidoiarekin debutatu zuen gidoigintzan –Sorkinek berak sortutako izen bereko antzezlanean oinarrituta zegoen film hori–. Ondoren, arrakasta izaten jarraitu zuen "The Social Network" (2010), "Moneyball" (2012) eta "Steve Jobs" (2015) lanei esker. Telebistan, Sorkinek sortu, idatzi eta ekoitzi zituen "The West Wing" (1999-2006) eta "The Newsroom" (2012-2014) telesailak. Bere Donostiako hitzaldiak bat egin zuen Netflixen estreinatutako "The Trial of the Chicago 7" (2020) bere azken filmarekin.
1. Nest, guztia hasten den tokia
Nest sailak, mundu osoko zinema eskoletako ikasleen film laburren lehiaketak, 20 urte bete zituen 2021ean. Hori dela eta, Donostia Zinemaldiak, lau ikasle ohi bildu zituen Tabakalerako zinema-aretoan 69. edizioan. Victor Iriarte Zinemaldiko hautespen-batzordeko kideak moderatuta, Nesten izandako esperientzia eta Ikusmira Berriak edo Elias Querejeta Zine Eskola bezalako proiektuetan izandako parte-hartzea hizpide izan zuten Kiro Russo, Inês de Lima, Mina Fitzpatrick eta Óscar Vincentelli zinemagileek. Gainera, haien hurrengo proiektuei buruz hitz egin zuten.
45. Diego Luna
44. Artxiboa: La aportación del Festival a las políticas cinematográficas, las relaciones institucionales con otros certámenes y el trabajo de la programadora de cine infantil Sonika-Bo
43. Alexandre Desplat y Alberto Iglesias
42. Joachim Trier
41. Jaume Claret Muxart
40. Gia Coppola
39. Harris Dickinson eta Aarchie Perch (Devisio Pictures)
38. Claire Denis: Le Cri des Gardes - The Fence
37. Jonás Trueba y José Luis Guerin: "Historias del buen valle"
36. Jornada series: Historias para no dormir. El boom de las series españolas sobre crímenes
35. Jane Schoenbrun
34. Nuevos medios: cine y festivales en la era de las redes sociales
33. Artxiboa: Zinema-jaialdiek eta kanon filmikoa, Hollywoodeko zinemagile klasikoen atzerabegirakoak, eta zine zientifikoaren garapena
32. Andrew Garfield, John Crowley, Nick Payne
31. Laura Carreira
30. Música y cine: "La guitarra flamenca de Yerai Cortés"
29. Artxiboa: Nuevo Cine Español, Animación y Jornadas de Escuelas de Cine en el Festival
27. Artur Tort
28. Klasikoak: Un festival de cine clásico extendido en el tiempo y en el espacio
26. "Vestida de azul"
25. Deborah Williams
24. Christian Petzold
23. Kitty Green
22. Lila Avilés
21. Raven Jackson
20. C. Tangana & Little Spain
19. Tres nuevas aproximaciones a la historia del Festival
17. Antxon Eceiza, zinemagile bat baino gehiago
16. Selva Almada
15. Natalia López Gallardo
14. Jean-Baptiste de Laubier eta Aránzazu Calleja
13. Ruth Beckermann
12. Ariadna Dot eta Giovanni Pompili
11. Isabel Coixet
9. Shahrbanoo Sadat
8. James Mockoski
7. Laura Wandel
6. Paolo Sorrentino
5. Marc Orts
4. Ted Hope
3. Francisco Ramos
2. Aaron Sorkin
1. Nest, guztia hasten den tokia
Iradokizunak
10. Elena López Riera
2022ko irailaren 19an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Elena López Rierak eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema aretoan, Pentsamendua eta Eztabaida arloko jardueren barruan. Zinemagile espainiarrak "El agua / The Water " bere estreinako film luzea ere aurkeztu zuen. Proiektu-fasean, Ikusmira Berriak egoitza-programan parte hartu zuen lanak. Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen filma, ondoren, Zabaltegi-Tabakalera sailean sartu zen.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

