loading

39. Harris Dickinson eta Aarchie Perch (Devisio Pictures)

Zinemaldia podcasta

39. Harris Dickinson eta Aarchie Perch (Devisio Pictures)

Harris Dickinson aktore eta zuzendari britainiarrak eta Archie Pearch ekoizleak “Urchin” aurkeztu zuten Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan. Dickinsonen lehen film luzeak Un Certain Regard sailean parte hartu zuen Canneseko zinema-jaialdian eta FIPRESCI Saria eta Aktore Onenaren Saria eskuratu zituen. Horren ondoren lehiatu zen, Zabaltegi-Tabakalera sailean. 2025eko irailaren 20an Tabakalerako zinema aretoan eta Wendy Mitchell Zinemaldiko delegatuak gidatutako hizketaldian, lehen film bat aurrera ateratzearen erronkez, euren sormen-prozesuaz eta 2023an sortu zuten Devisio Pictures ekoiztetxeaz aritu ziren. Londresen eta New Yorken dituzte egoitzak.