loading

31. Laura Carreira

Zinemaldia podcasta

31. Laura Carreira

Zinemak, aldaketa eragiteko, kontzientziak astintzeko, gizarteak krisiei erantzuteko, istorioak sustatzeko eta gizartearen moduak alda arazteko dituen aukerez hitz egin zuen Laura Carreirak “Hizketaldiak” sailean. Carreirak, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen “On Falling” (Sail Ofiziala, 2024) bere lehen film luzearekin. Portugalgo zinemagilearen hizketaldia, 2024ko irailaren 26an izan zen, Tabakalerako zinema aretoan, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan, Nest sailaren barruan antolatuta eta Amaia Serrulla Dokumentazioa eta Filmak Saileko arduradunak moderatuta.