loading

41. Jaume Claret Muxart

Zinemaldia podcasta

41. Jaume Claret Muxart

Jaume Claret Muxart zinemagile katalanak hizketaldi bat eskaini zuen bere lehen film luzea, “Estrany riu”, aurkezteko. Lana Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatu zen, Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti ataletik igaro ondoren. Muxart, Elías Querejeta Zine Eskolako (EQZE) eta Ikusmira Berriak programako ikasle ohia da, eta hain zuzen ere bertan garatu zuen proiektu hau. Zinemagileak, Donostia Zinemaldiaren zuzendariorde Maialen Belokirekin hitz egin zuen bere ibilbidearen lehen urratsei eta lehen film bat aurrera ateratzeak dakarren guztiari buruz. Nest sailaren baitan egindako hizketaldia 2025eko irailaren 24an gauzatu zen, Tabakalerako zinema-aretoan eta Zinemaldiaren 73. edizioaren barruan.