loading

Juan Mari Areitio: "Erdera bapere jakin ez, eta eskola infernua zan; gurago neban behiak hartu eta basora joan"

Faktoriako elkarrizketak

Juan Mari Areitio: "Erdera bapere jakin ez, eta eskola infernua zan; gurago neban behiak hartu eta basora joan"

Abarka pare bi zeuzkan Areitiok mutil-koskorretan: berriak eskolara joaten zenerako eta zaharrak baserriko lanetarako; nahiago izaten zuen zaharrak jantzi. Durangaldeko Bertso Eskolak aitortza festa bat preparatu dio Abadiñoko Gaztelun sortu eta Iurretan bizi den bertsolariari. «Basamakatzak urdinsagarrari: Areitiori esker onez» jarri diote izena ekitaldiari eta lagun piloa batuko dira, zapatuan, Iurretan. Hauxe antolatzaileek zabaldutako oharrean diotena: "Badaude gizarteagatik gauza iraultzaile edo berriak egiteagatik omentzen dituzten pertsonak. Eta badaude, inguruan iraultzarik edo berritasunik eragin ez, baina inguruan maitatuak eta ezinbestekoak diren pertsonak. Gure albotik umil eta zarata handirik egin barik igaro, baina bihotzeraino iristen zaizkigun pertsonak. Eta horietako bat da Juan Mari Areitio Elkoro".