loading

Juan Andres Aristizabal, 95 urteko egurketaria: "Goizak argitu esperoan egoten naiz lanean hasteko"

Faktoriako elkarrizketak

Juan Andres Aristizabal, 95 urteko egurketaria: "Goizak argitu esperoan egoten naiz lanean hasteko"

Urdianen, Txuloko etxean, bada sasoiko baso-mutil bat. 95 urte ditu, eta dozenaka bezero zerbitzatzen ditu surtarako pago-egur loteak, edo sortak, prestatuz. Berak asmatutako sistema batekin txikitzen ditu enborrak, traktorearen indarra baliatuz. Lanik egin gabe egoten ez dakien gizona da Aristizabal jauna, baina, tarteka, oporraldi txikiak ere egiten ditu; eta rantxera-kantari aparta ere bada.